Urretxuko KZ gunean book crossingzerbitzua eskaintzen hasi dira. Liburuen trukaketa askerako zerbitzuhau ematen Euskal Autonomia Erkidegoan aitzindaria da.
Atzo aurkeztu zuten egitasmoa. EnriqueMartinez KZ guneetako teknikariak, Edurne Hernandez Urretxuko KZGuneko langileak eta Miren Castillo kultur teknikariak hitz eginzuten. Martinezek azaldu zuenez, «existitzen den zerbait hartu dugu,eta gune fisiko bat eman diogu». Book crossing zerbitzua ezaguna dasarean. Modu irekian funtzionatzen duen trukea da, baina Urretxun,espazio fisiko bat eman nahi izan diote harreman horri, KZ Gunean.Liburutruk izena eman diote egitasmoari, eta Urretxuko liburutegiansoberan zituzten aleekin hasi dira zerbitzua eskaintzen.
Parte hartu nahi dutenek, liburu batutzi eta beste bat hartu besterik ez dute egin behar. Internetenbookcrossing.com helbidean eskuragarri dauden liburuen katalogoa ereikus daiteke. Berezitasun moduan, irakurleak liburu horrek bereeskuetara iritsi aurretik jarraitu duen bidea ere ezagutu dezake.Urretxun gune fisiko bat eman diote egitasmoari, baina sare bidezkofuntzionamenduan, herrialde askotatik igaro diren liburuak topadaitezke. Trukea doakoa da.
Urretxun KZ gunean jarri dute zerbitzuberria, sareko ekimenari lotuta doalako, eta Urretxukoa da liburuentrukeari leku berezitu bat eman dion lehen gunea. Ideia gainontzekoherrietara zabaltzea da hurrengo pausua. QR kode bidez ere banatzendute bertan aurki daitezkeen liburuen informazioa. «Formazioa ereeman nahi du, eta horregatik, KZ gunean QR kodeei buruzko ikastaroaere badugu» azaldu dute.
Egilea: Goierriko Hitza.