Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldiaospatu zuen atzo Urretxun eta Zumarragan. Xabier Barriolak,Zumarragako alkatetzarako hautagaiak, Oihane Zabaletak, UrretxukoUdalerako hautagaiak, eta Martin Garitanok, Gipuzkoako zerrendakoburuak, hitz egin zuten bertan.
Barriolak eskerrak eman zizkien“jasandako presioaren aurrean lagundu diguzuenei”. “Kutsatutako”jendeari buruz hitz egin zuen, eta egoerak “kafkiarra” zirudielaesan zuen. Herritar batek kontatu ziona esplikatu zuen: “Jo, gureetxean bost gara, eta bost horietatik lau kutsatuta gaude”.
Barriolaren hitzetan, “gutxi iraunzuen egoera horrek, hurrengo egunean etxeko bosgarrena ere, kutsatutazegoela azaldu baitzen”. Ildo honetatik, Euskal Herrian 40.000pertsonek hauteskundeetara aurkeztu ezingo dutela salatu zuen.“Euskal Herriak, Legazpik, Zumarragak eta Urretxuk, aldaketa garaiabizi dute, edo hobe esanda, garai aldaketa biziko dute” esan zuen.Ziklo berriaren erronkak “handiak” direla nabarmendu zuen, etahonen aurrean “herri aliantza zabal bat osatzea eta egituratzeabeharrezkoa” zela esan zuen.
Bildu osatzen dutenak “politikariprofesionalak ez direla” esan zuen Barriolak, “ez gatoz soldatairabaztera, ez gatoz promozio pertsonala bilatzera. Herriaren zatigara eta herritik sortuak, eta gure ezaugarriak sorleku7 dugun herrihonen berak dira: lana eta militantzia, apaltasuna baina erabakitasunosoa, lanerako prestutasuna eta gogoa”. Azkenik, “baldintzarikgabeko botorik ez dutela nahi” esan zuten. “garrantzia handikoerabakiak herriak berak hartuko ditu eta horretarako, erabakitzekobehar dire4n tresnak martxan jarriko ditugu”.
Beste alde batetik, Oihane ZabaletaUrretxuko alkatetzarako hautagaiak hitz egin zuen. Honek “ilusiouholdea aspaldiko partez herri honetara iritsi” dela adierazi zuen.“Esku puntekin ikutzeko zorian gauden independentziarako bide horihasteko lehen pausua igande honetan bertan hasiko dugu, zuenbozekin”.
Urretxuri dagokionez, “hainbaturtetan udaleko pleno aretoko aulkietan eserita egote hutsaripolitikan esperientzia profesionala edukitzea deitzen zaiola ikasidugu” esan zuen. “Batzue3k hauteskundeetako bozak euren karrerapolitikoa egiteko erabiltzen dituzte, eta horixe da juxtu nahi ezduguna,m hor dago benetako desberdintasuna. Karrera politikoa ez,baino politika egitera goazelako”.
“Promesa elektoraletan sinesten ezdutela” ere esan zuen Zabaletak, “gauza egingarrietan baizik”.Horregatik, “Urretxu herritarrekin eta herritarrentzako eraikitzenjarraitu nahi” dutela esan dute. Hainbat proposamen ere egin ditu:baserritarrekiko errespetua eta elkarlana zaintzea, auzoz auzokoarazoak jaso eta adostasuna lortzea, merkataritzari erraztasunakematea, lurzorua neurri gabe ez xahutzea, etxebizitza eskubideabermatzea, elkartasuna ardatz hartzea edota memoria historikoaberreskuratzea.
Bukatzeko Joseba Sarrionandiaidazlearen hitzak bere egin zituen, “askatasuna eskubidea bainoeginbeharra dela” nabarmenduz.
- Ikusi bideoan Oihane Zabaleta, Urretxuko hautagaiak egindako adierazpenak:
- Ikusi bideoan Xabier Barriola, Zumarragako hautagaiak egindako adierazpenak: