Iñaki Zabala Urretxuko alkateak, etaGorka Garmendia zinegotziak, prentsaurrekoa eskaini zuten atzo,Hamaikabat alderdiak, ”herrian banatu dituen foiletoetan egindakobaieztapen batzuk argitzeko asmoz”.
Gorka Garmendiak euskaraz eta IñakiZabalak gaztelaniaz esan zuten, Hamaikabatek foiletoetan adieraziduenaren kontra ”azken legealdian zehar burututako ekimenekonomikoak, aurreko korporazioak egindakoa alde handiarekingainditzen” dutela. Hala, lau urtetan egin diren inbertsioproduktiboen, ekintza ekonomikoen, transferentzia arrunten etafinantza-oreken laburpena egin zuten jarraian.
Inbertsio produktiboak
Gipuzkoako Foru Aldundiak egondakoazterketa baten arabera, Urretxuko Udala, azken urteetan Gipuzkoamailan, inbertsio gehien egin duen udalerrien artean kokatzen da.Datu errealei erreparatuz, 2006an 1,7milioi euro; 2008an 2,4 milioieuro; 2009an 2,3 milioi euro eta 2010ean 3,9 milioi euro inbertitudira Urretxun.
Inbertsio produktibo horien erakusgarrijarri zituzten, ”Sarralden, etxebizitza publikoak egiteko erositako10.000 metro koadroak edota, Pagoetan eta Grupo Santa Barbaran egindiren berrikuntza lanak.
Ekintza ekonomikoa
Lau urte hauetan ”korporazio honek,35.000 metro garatu ditu ekimen ekonomikoetarako”, esan zuenGarmendiak. Horrez gain, ”aurreko korporazioek Mugitegin, legezkontra egindako kudeaketaren bitartez sortutako egoera erregulatudugu”, izan ere, ”20 urtetako gestioan ez ziren kudeaketa egoki bategiteko gai izan”.
Transferentzia arruntak
Gipuzkoan, Urretxu ”biztanlekolaguntza gutxien jaso duen udalerria” dela esan zuen Garmendiak”foru-funtsetatik gutxien eskuratu duena” ere badela gaineratuz.”zer egin du Pellok, azken lau urteetan Urretxuren alde?” galdetuzuen, Ogasuneko diputatua eskerrak Urretxukoa dela gaineratuz.
Finantza-oreka
Aurrekontu gaietara itzulita, ”ohikodiru sarrera kopuruan hazkunde handiena lortu duen Gipuzkoakoudalerria” da Urretxu; baita, ohiko gastua gehien gutxitu duena ere.Esandakoa arrazoitzeko, esandakoa frogatzen duten datu guztiakpublikoak direla, eta Aldundiak egindako ikerketen emaitzetatikateratakoak direla gaineratu zuten. Horregatik, Hamaikabatekoordezkariei, azken lau urteetan egindako lana kritikatzerako orduan,lehenago datuei erreparatzeko eskatu zieten.