Hauteskundeetako emaitzak kaleratuzdoazen ahala, sorpresak eta aldaketak gauzatuz doaz. Goierriko herribatzuetan aldaketak emango dira udaletxeetan. Ukatu ezin dena, Bildukhauteskundeetako emaitzetan eragin handia izan duela da. ZumarraganPSE-EEk jarraitzen du gehiengoa izaten, baina hamaika zinegotzitikzortzira jaitsi da.
- Mikel Serrano
“Lehen balorazioa positiboa da”.”Zumarragan, zortzi urte eta gero, ezker abertzaleak aurkeztekoaukera izan duela nabarmentzekoa da eta horrek eragina izan duargazki orokorrean. PSE-EEk hiru zinegotzi jaitsi dituen arren,2003an bezala, zortzi zinegotzi eskuratu ditugu eta hori positiboada, orduan ezker abertzalea ez baitzegoen.
Urretxun Bilduk lortu du gehiengoa etabaita Legazpin ere. Hemen zazpi zinegotzi eskuratu ditu. Zumarragan,Bildu izan da bozka gehien eskuratu dituen bigarren taldea.
- Oihane Zabaleta
Emaitzak aurreikusita zituztenak “bainohobeak” izan direla esan du. “Herritarrei eskainitako babesaeskertu nahi diegu, ilusioa zegoela uste genuen eta jendeak lanegiteko gogoa du. Momentu historiko honetan jendea mobilizatu egin daeta lan egiteko indarra eman digu” esan du.
- Kepa Urzelai
Egindako lehen balorazioa “oso osoona da”. “Orain dela lau urte udal gobernu taldeak lortuzituen botoen bikoitza eskuratu dugu. Garbi genuen herritarren babeshandia izango genuela, baina hainbestekoa izateak poztu egin gaitu”.Urzelaiek parte hartzea ere nabarmendu du.
- Xabier Barriola
EAJren lehendabiziko balorazioak ezdute antzik izan Zumarragan eta Urretxun. Azken hauek ateratakoemaitzen balorazio positiboa egin duten bitartean, Zumarragakoaknegatiboki hartu dituzte datuak.
- Iñigo Peñagarikano
Balorazio “negatiboa” egin du.Ziurtzat jotzen zituzten lau zinegotzi eta azkenean hiru soilik lortuditugu duela lau urteko emaitzak berdinduta. Orain arte lana fin egindugula uste genuen, baina emaitzek kontrakoa esan digute eta datozenegunetan gaizki egindakoa zer izan den baloratzea dagokigu”.Peñagarikanok PSE-EEri zorionak eman dizkio, “PPrekin bateragehiengo absolutua izaten jarraituko duelako” eta baita Bilduri ere“oso emaitza onak atera baititu Zumarragan”.
- Itziar Agirre
Urretxuko EAJko hautagaia berriz, “osooso gustura” agertu da, “oso emaitza onak” lotu dituztelako.Itziar Agirrek EAJk Urretxun udal hauteskunde batzuetan inoiz lortudituen emaitza onenak eskuratu dituela esan du. Zinegotziak bikoiztuegin dituzte. Berak uste du, emaitza on horiek, “herritarrek, EAJkazken lau urteetan udaletxean oposizioan eta alderdi gisa egin duenlana baloratu duelako”.
- Jabier Iraeta
Legazpiko EAJko hautagaiak esan duenez,“Bilduk oso erraz irabazi du Legazpin, eta oraindik ez dakigu,baina ziurrenik gehiengo absolutua ere izango du eta zoriontzekoada”. Beraien aldetik “lanean jarraituko” dutela adierazi du.
Urretxun, Hamaikabat alderdiakzinegotzi bat lortu du.
- Luis Angel Tellez
Datuak “oso positiboki” baloratuditu zerrendaburuak. Taldearen helburua zerrenda aurkeztu ahal izateazen, eta atzetik, zinegotzi bat lortzeko aurreikuspena zuten.Horrela, aurreikuspenak bete egin direla esan dute. UrretxukoUdalaren argazki berria “oso konplikatu” bezala definitu duTellezek, “ez dago gehiengo absoluturik, eta asko ez badira ere,mugimendu desberdinak egiteko aukera ematen du osaketa berriak”.