Daniel Glattauerrek posta elektronikoa aitzakia hartuta narrazio arin eta atsegin bat jasotzen du ”Contra el viento del norte” eta honen ondorioa den ”Cada siete olas” liburuetan.
Emmi Rothner eta Leo Leikek ez dute elkar ezagutzen, baina kasualitateak sarean elkartuko ditu. Hortik aurrera printzipioz garatzeko inongo aukerarik ez lukeen harreman berezia sortuko da. Horrek eta batak besteari bidalitako mezuek irakurtzeko grina nahikoa izan daitezke, baina liburuen benetako indarra hausnarketarako ematen duten aukeran dago: Zergatik erakartzen gaitu horrenbeste ezezagunak? Zergatik irekitzen diogu bihotza aurrez aurre ezagutzen ez dugun norbaiti eta ez diogu esaten ondokoari nola sentitzen garen? Nola sortzen ditugu irudi idealak ezagutzen ez dugunetik?
Idoia Luzuriaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide