Euren herrialdeko pobreziatik ihesiEuropara etorri ziren bizitza hobe baten bila. Gazte hau berehelburua lortzeko bidean da: elektrizitatea ikasi du, DBH bukatzenari da eta atletismo munduan etorkizun oparoa du. Ouaalit Urretxukoadin txikikoen etorkinen etxean bizi da. Bertako lorategian hartugintuen abegitsu eta jator.
Walid Ouaalitek 21 urte ditu. Orangoada. Aljeria iparraldekoa. Bere herrialdean ez zuen etorkizun oparorikikusten eta Europara etortzea erabaki zuen. Lau urte daramatza gureartean. Pateran etorri zen. “Gazteena ni nintzen, baina nik gidatunuen patera. Izan ere, nire aitarekin arrantzale lanean aritzennintzen eta itsasoa ondo ezagutzen nuen. Hamaika lagun ginen. Besteekontzia erosi zuten eta nik gidatu egin nuen”.
Bidaia ez zela arriskutsua izan dio.“Ez genuen denbora asko behar izan. Zazpi ordu eta erditan egingenuen bidaia. Itsasoa bare zen. Bezperan interneten eguraldiareniragarpena begiratu genuen eta GPSa erabili genuen”. Ouaalit etabere lagunak Almeriako Gata lurmuturrean lehorreratu ziren. “Nirehelburua iparraldera joatea zen. Alacantera autobusa hartu nuen, geroBartzelonara joan nintzen eta azkenik hona heldu nintzen: Donostiara.Bertan gelditzea erabaki nuen”.
Donostian egin zuen lehen gauzaPoliziarengana jotzea izan zen. “Kalean aurkitu nituen besteetorkin batzuek Poliziak adin txikikoen etxebizitza batera eramangoninduela esan zidaten. Ordutik Seguran, Intxaurrondon, Larratxon etaUrretxun izan naiz. Urretxun urtebete pasatxo daramat. Oso gusturanago bertan. Euskal Herrian lagun asko egin ditut”.
Lagunak egiteaz gain, etorkizunerakoprestatu da. “DBHko laugarren maila egiten ari naiz etaelektrizitate titulua ere atera dut. Praktikak egin nituen, baina ezzidaten lanpostua eman oraindik paperak ez nituelako. Orain paperakditut, baina lanik ez dago ordea. DBH bukatzen dudanean erdi mailakoziklo bat egin nahi dut”.
Etorkizuna begi onez ikusten du. “AurkiUrretxuko etxea utziko dut helduen etxebizitza batera joateko. 23urte betetakoan neure kabuz jarri beharko dut”. Ez da beldur.“Euskal Herrian ondo hartu naute eta toki guztietan lagunak ditut.Urretxu eta Zumarragan, adibidez, korrikalariekin harreman oso onadut: Tasio Gomez, Cipri, Ruben Lanz, Juanjo Igarzabal… Aisialdiansurfa egitea gustatzen zait”.
Futbolean ere aritu zen: Kostkas,Herrerako Sporting eta Hernani taldeetan jokatu zuen erdiko atzelaripostuan. Duela hilabete batzuk, berriz, atletismoa probatu zuen etasekulako emaitzak lortu ditu oso denbora laburrean. “Iazko uztailaamaieran hasi nintzen, baina dagoeneko buru-belarri ari naiz. Izanere, batere entrenatu gabe joan nintzen arren lehen lasterketanhamabost lehenengoen artean sailkatu nintzen. Astebururolasterketetara joaten hasi nintzen eta ondoren Oñatiko Aloña Menditaldearekin entrenatzen. Ordutik lasterketa dezente irabazi ditut”.
Walid Ouaalit Euskal Herriko etaGipuzkoako txapelduna da 1.500 metrotan. Gainera, Gipuzkoako krostxapelketan hirugarrena sailkatu zen eta Errege eguneko kroseangipuzkoar onena izan zen. Hamaika lasterketa irabazi ditu. Azkena,Laredoko Milia. Hurrengo helburua Espainiako txapelketan partehartzea da. 1.500 eta 800 metroko lasterketetan parte hartu nahi du.“Krosetan ere gustura aritzen naiz, nahiz eta luzeagoak diren.Pista udan egiten dut eta krosa neguan”. Oraindik asko hobetudezakeela uste du. “Javi Gomez entrenatzailea txundituta dago.Astearte, ostegun eta ostiraletan Argixaon entrenatzen dut etaastelehen eta asteazkenean errepidean aritzen naiz: Brinkola etaAzkoitia aldera joaten naiz”.
Epe ertainera bere helburua “taldehandi batekin fitxatzea” da. “Atletismotik bizitzea zaila da,baina hori gustatuko litzaidake. Lasterketa guztiak gertutikjarraitzen ditut eta nire korrikalari gustukoa Jesus España da.Valentzian edo Sevillan aritzea gustatuko litzaidake. Izan ere, hangoeguraldia hemengoa baino gozoagoa da eta atletismo zaletasun handiadago”.
Hango talde batekin fitxatzea gustatukolitzaioke, baina Euskal Herrian bizitzen jarraitu nahi du.“Jendearekin ondo portatzen bazara, jendeak ondo hartzen zaitu. Baihemengoen artean eta baita kanpotik gatozenon artean denetik dago.Batzuek nire azalaren kolorea ikusten dutenean gaizki pentsatzendute, baina guztiok ez gara berdinak”.
Bere senitartekoak osoharro daude, noski. “Gurasoei eta bost anaia arrebei lasterketetakopodiumetan ateratako argazkiak bidali nizkien eta oso pozik daude.Euren hutsunea sumatzen dut eta baita eurek nirea ere. Orain arteezin izan naiz Aljeriara itzuli, paperik ez bainuen. Uda honetanjaitsiko naiz familia bisitatzera”, amaitu du.