Urretxu-Zumarragako Udal euskaltegiakbi ekintza antolatu ditu aste honetarako. Batetik, bihar goizeko10:00etan ikus-entzunezko baten proiekzioa izango da Urretxuko kulturetxean. Bestetik, asteazkenean, ikasturte honetako azken bilkuraegingo du irakurle taldeak.
Ikus-entzunezkoa
Karlos Zurutuzak zuzendutako ”Irakekokurduak, bazterreko bizitzak” dokumentala ikusteko aukera izango dabihar, asteartea, goizeko 10:00etatik aurrera Urretxuko kulturetxean. Emanaldiak 30 minutu inguruko iraupena izango du, etaaurretik, Zurutuzak berak aurkeztuko du. Amaieran ikusleen galderakere erantzungo ditu.
Dokumental honek 2009ko LekeitiokoZinemaldiko lehen saria irabazi zuen, eta 2009an ZINEBI- BilbokoNazioarteko Zinemaldian parte hartzeko aukeratu zuten; dokumentalariesker, kurduek Iraken, egun bizi duten egoeraren berri izan dezakegu,eguneroko errealitaterako hurbiltze soziologikoaren bitartez. BorjaPortuondo elkarlanean aritu da produkzioa egiteko orduan.
Kurduak Ekialde Hurbileko komunitatehandiena dira, Arabia, Turkia eta Pertsiaren atzetik. DokumentaleanIrakeko Kurdistaneko 5 istorio izengabe agertzen dira, guztiakezberdinak euren artean.
Karlos Zurutuza kazetaria da,Kurdistanen espezializatutakoa eta Bîhar elkarteko kide da.Elkarlanean aritzen da Argia, Berria, Gara eta 7K-rekin, eta baitanazioarteko prentsarekin ere (The diplomat Magazine, Hidden europeMagazine, The Monocle, Niqash…). Iaz Nawab Bugti Reporting Award2009 saria jaso zuen Irani eta Baluchistan pakistandarrari buruz eginzuen lanari esker.
Irakurle taldea
Bestalde, asteazkenean, hilak 25,egingo du Urretxu-Zumarragako irakurle taldeak, ikasturteko azkenbilkura. Ohi bezala, arratsaldeko zazpietan izango da, bainaoraingoan Urretxuko liburutegian bildu ordez, Santa Barbaran egindute hitzordua.
“Ur Uherrak”, Aingeru Epaltzareneleberria da taldeak aztertuko duen liburua. Euskaltegitik gonbidapenzabala luzatu zaie herritar guztiei, eta taldekidea izan edo ez,liburuari buruzko inpresioak konpartitu nahi izanez gero, SantaBarbara hurbiltzeko deia egin zaie guztiei.
Argazkia: euskarazko irakurle taldea Urretxuko kultur etxean (utzita).