Nongoa zara?
Urretxun jaio nintzen, 1932an, bainabost urte nituenean gurasoak Legazpira itzuli ziren: familiarenAzkuene baserrira. Legazpira bidean futbol zelaia duen baserria da.Nire bi anaiak han jaio ziren, baina ni, ez dakit zergatik, Urretxun.
Nongoak ziren gurasoak?
Ama Urretxukoa zen eta aita Legazpikoa,Zabalotegi baserrikoa. Baserri hori Patriziok erosi zuen lantegiahanditzeko. Aitak trenbidean lan egin zuen. Hargina zen etatrenbidean hasi aurretik Kontxako harriak zazpi pezetatan landuzituela esaten zuen. Beti izan ditugu erleak, bai Zabalotegin eta baiAzkuenen. Aita ez zen ibiltzen, baina aitona zena bai. Bestalde,Legazpin maisu bat zegoen, Prantzisko Mari Agirre, eta Legazpikobaserri gehienetan erlezain ibiltzen zen.
Norekin ikasi zenuen ofizioa?
Neure kasa ikasi nuen, baina beti izandut erleekin ondo moldatu den laguntzaileren bat. Bestelakoan,burdinarekin ibili naiz beti. Bere garaian eztia kolatzeko makina batprestatu nuen. Etxean izara batekin kolatzen dugu. Emazteari askogustatzen zaio eztia kolatzea eta ondoren potetan sartzea. Dena den,ez naiz sekula izan erlauntz asko dituen horietakoa. Egun bi ditut,iaz bat galdu bainuen.
Erlauntz gutxirekin sari asko irabazidituzu.
Santa Lutzi egunean bitan lehen sarialortu dut eta beste batean bigarrena.
Zein da sekretua?
Neguan erleak zaindu egin behar dira:janari pixka bat eman zaie. Azukrea ematen diet. Usabiagareneanerosten dut eta ondoren egosi. Salda lodi samarra egin eta horiematen diet jateko. Udaberrian, berriz, lana eginarazi behar zaie.Azukrea ematen jarraituz gero ematen dutena ez da eztia. Bestebatzuek jaten ematen jarraitzen dute, baina hortik lortzen denari ezdago eztia deitzerik. Bestalde, barroaren aurka borrokatu beharradugu. Lehen hemen ez zegoen gaitz hori. Eztia iraila bukaeran edourria erdialdean hartu izan dut beti. Orduan lodiagoa da, beltza.Gainera, erleentzat toki oso polita dugu: dena eskura dute, babesadute… Beste batzuek mendi gorrian izaten dituzte, baina erleakzaindu egin behar dira. Erleek ere etxe giroa behar dute.
Barroa aipatu duzu. Azkenaldian Asiakoliztorra ere zeresan handia ematen ari da.
Irun aldean aurkitu dute dagoeneko.Lehengoan Zaldibian bilera bat izan genuen eta horietako batzukerakutsi zizkiguten. Beldurra ematen du. Dagoeneko munduko gaitzguztiak nahasten ari dira. Zer egingo diogu ba… Globalizazioarenajeak.
Erleak funtsezkoak dira.
Hala da. Nire etxe ondoan kiwiak etamenbriloak ditut eta oso ondo loratzen dira.
Zegamako omenaldia gustura hartukozenuen…
Bai, baina harrituta nengoen. Izan ere,beste batzuek nik baino askoz ere merezimendu handiagoak egindituzte. Leundatarrek, adibidez. 80 urte betetzera noalako omendukoninduten…
Egun ona pasatu al zenuen?
Bai, bai, nahiz eta eguraldi txarraegin zuen. Zegamarrek lan handia egiten dute egun horretarako. Denaden, ez naiz urtero joaten. Izan ere, Realak etxean jokatzen duenasteburuetan Donostiara joaten gara emaztea eta biok. Donostianetxetxo bat dugu eta Realaren bazkideak gara. Gaurko munduan denadiru kontua da eta Reala larri dabil. Athleticek hemengo jendearekinLehen Mailan mantentzea lortzen du, baina gipuzkoar asko dituztelaere esan beharra dago.
Futbol zaletu sutsua al zara?
Ez. Burdinari denbora gehiago eskainidiot Realari baino. Donostiako Escuela de Artes y Oficios delakoan biurte eman nituen eta zuzendaria Madaya enpresako bazkidea zenez,enpresa honetan hasi nintzen lanean. Ondoren Orbegozon aritu nintzen.Jesus Iturbe eta biok Eli Apaolazaren bazkide izan ginen aiztofabrikan eta gero gure kontura jarri ginen. Harrezkero elkarrekingabiltza. Frikzio plakak egiten ditugu eta gure ekoizpena Eslovakian,Alemanian, Frantzian… saltzen dugu.
Nola ikusten duzu ekonomia?
Sidenorrek Legazpiko fabrika isteakkalte handia egin digu. Txapa beraiei erosten genien eta orainAlemaniatik eta Frantziatik ekarri beharra dugu.
Sekula halako krisirik ezagutu al duzu?
Ez. Egungoa konpondu ezinekoa da.Bakoitzak bere aldera jotzen dugu. Frantsesei inbidia diet. HaiekFrantziaren alde egiten dute, baita Baionakoek ere. Gu, berriz, denaksakabanatuta gaude: katalanak alde batera, euskaldunak bestera,espainolak beste batera… Horrela ezin da. Denok alde berera jotzenez badugu, zaila da aurrera egitea.
Tailerrera joaten al zara oraindik?
Bai. Egunero. Goizean eta arratsaldean.Batzuetan ordu pare bat egoten naiz eta beste batzuetan egun osoa.Beti dago zer hobetu.
Bestelakoan, zer zaletasun dituzu?
Etxe inguruan beti dago lana. Ez naiztaberna zalea eta etxe inguruan gustura ibiltzen naiz. Lorategia nikneuk zaintzen dut.