Amaia biloba, Agin amona. Amaiakargaltzeko ahalegina egin nahi du, baina Agin amonak izugarrizkootorduak jartzen dizkio.
Amaia:
Amama bazkaritan
jan behar denetik,
gehienak barazkiak
hartuak balkoitik.
Argaldu egin nahi det
esten diot nik,
ta tortila patata
erdia jartzen dit.
Agin:
Ene neska morroska
gure etxeko prenda,
ikasiya dakana
etxerako xenda.
Hirekin husten diñet
nik herriko denda,
dozena bat arraultza
hiretzat zer den ba?
Amaia:
Arraultzekin eiten dit
kristoren pastela
haunditu behar dezu
esateit horrela,
amama ez didazu
ulertuko bela,
zabaleraz bakarrik
haziko naizela.
Agin:
Nik maittatzen dizkiñet
neskatxa sanuak,
ta errespeta hitzan
etxeko asmuak,
uxatu dietak dittun
kezkak ta mamuak,
bolloik hobenak beti
dittun rellenuak.
Amaia:
Nahiz ematen diodan
pelmada ta lata,
kitto, etsi eingo det
alperrikan da ta,
berdin du ez sartzea
ez niki ez praka,
nere amamarentzat
beti nago guapa.
Agin:
Ta ni enau engañatzen
noski nere bistak,
nahiz ta kezkatze hauen
asko telebistak
hiretzako prepatuk
hemen zizka-mizkak
gose punttua den ta
hartu odolki pixkat.
Soraluze, 2011-5-15.