Gainera, Goierri kirol elkartekozuzendaritzako kidea da mutikoa zenetik. Bere bizitzari, kirolibilbideari eta epaileen lanari buruz hitz egin dugu berarekin.
Noiz eta non jaio zinen?
Maiatzaren 26an 56 urte egingo ditut.Urretxun jaio nintzen, Jauregi kalean. Txibisto zenak esaten zuenbezala, Frantzia hiribidean. Ama Urretxuko Larreaga baserrian jaiozen eta aita Salamancan. Aitak Vascongados trenbidean lan egin zuen.Zortzi anaia-arreba ginen eta egun sei gara.
Nola oroitzen duzu haurtzaroa?
Zoragarria izan zen. 7-8 urterekindagoeneko mezatik irten eta Elizaldera joaten ginen futboleanjokatzera. Beste batzuek pilotan jokatzen zuten eta denok borrokanibiltzen ginen: goiko kalekoak beheko kalekoen aurka. Niri gehiengustatzen zitzaidana futbolean jokatzea zen. Zapatilak zikintzennituen eta amak sekulako errietak egiten zizkidan.
Zein eskoletara joaten zinen?
Urretxuko Nazionaletan. Liburutegiadagoen tokian zegoen. On Manuelekin hasi ginen, gero On Juanekin izanginen eta azkenik On Segundorekin. Ondoren institutura pasatu ginen.Guk inauguratu genuen institutua. Bertan sekulako istripua izan nuen.Jolasten ari ginela lagun batek bultza egin zidan eta beira zatibatekin zangoa moztu nuen. Anputatzeko zorian izan ziren. Ozta-oztalibratu nintzen. Moya soin-heziketa maisuari eta Donostiako Morasendagileari esker libratu nintzen. Maisuak berehala Orbegozorenklinikara eraman ninduen, bertan mojek grapa eta zapi batzuk jarrizizkidaten eta ondoren Donostiara eraman ninduten. Dena ebakita nuen,baina zorionez beira ez zen hezurreraino heldu. Sendagilea jostensaiatu zen eta lan ona egin zuen. Kirofanotik zazpi aldiz pasatunaiz, baina hura izan da nire bizitzako istripu larriena.
Ikasle ona al zinen?
Ez nintzen ikasle txarra, bainainstitutuan nengoela Iparragirre inprentan lanean hasi nintzen. 14urte nituen eta enkarguak egiten nituen. Batxilergoko bigarrenmailan, 16 urterekin, bi ikasgai gainditu gabe utzi nituen eta amakzer edo zeren susmoa hartu zuen. Bizikleta batekin ikusi nindutelaesan zidan. Lanean ari nintzela esan nion eta institutua utzi nuen.39 urte eman nituen inprentan eta bi urte daramatzat langabezian.Inprentan denetik egin nuen.
Futbolean umetan hasi zinela esan duzu.
Ahal genuen guztietan kanpitora joatenginen. Niri Iribar gustatzen zitzaidan eta, txikia naizen arren,atezain jartzen nintzen. Urretxua elkarte gastronomikoko kideek etaGoierrik bultzatutako taldean eta Urolan jokatu nuen eta, askoksinesten ez didaten arren, Realean jokatzeko probetan parte hartunuen Arkonadarekin batera. Soldadutza garaian Zaragozako Casetastaldean jokatu nuen. Urretxua eta Goierriren taldean Herasek erejokatu zuen. Urolan hasi zela esan izan dute, baina ez da hala.Txugik eta Mustik ere Goierrirekin jokatu zuten Urolarekin jokatuaurretik.
Zergatik utzi zenuen Urola?
Entrenatzaileak beste atezainaribaloiak jaurtitzen jartzen ninduen eta niri ere jaurtitzea nahi nuelaesan nion. Pikutara bidali nuen eta Quevedo presidenteak barkamenaeskatzeko esan zidan. Ez niola eskatuko erantzun nion eta ez nintzenitzuli. Esan bezala, soldadutzan nengoela Casetas taldean jokatunuen. Ondoren ezkondu egin nintzen eta epaile lanetan serio hasinintzen. Ordurako kanpiton eta La Sallen epaile lanetan arituanintzen eta Fernando Bertek federatzeko eskatu zidan. 24 baturterekin joan nintzen Gipuzkoako arbitroen elkargora.
Zein ibilbide osatu zenuen epailemunduan?
Regional mailako lehen partida 1980koazaroan epaitu nuen: Soraluzek bi eta bat irabazi zion Zumaiakori eta4.270 pezeta kobratu nituen. 1984an Preferente mailara igo nintzen.Lehen partida Legazpin izan zen: Ilintxak bi eta huts irabazi zionLagun Onak taldeari. Hirugarren Mailako lehen partida Azkoitianepaitu nuen: Anaitasunak bat eta hiru irabazi zion Ondarroako Aurrerataldeari eta 10.800 pezeta kobratu nituen. Urte haietako guztietakodatu guztiak gordeta ditut. Azken partida Logroñon izan zen, 1991n.Bigarren B mailara igotzeko partida zen eta halakoetan mailaz igobehar dituzten epaileak jartzen dituzte. Baina mailaz igotzeko probafisikoak gainditzea ere beharrezkoa da eta ezin izan nuen Madrilerajoan aita hil zelako. Bai nik eta bai elkargokoek Madrilera deitugenuen, baina ez zidaten proba atzeratu. Nire ordez Elizegi Urangaigo zen, egun Realaren delegatua dena. Epaile lana uzteko zorian izannintzen, baina Urnietako Gorrotxategik marrazain hastea proposatuzidan. Marrazain lanetan aritu nintzen, baina asko kosta zitzaionkonbentzitzea. Epaileak beti marrazain berberekin lan egiten hasiziren garaian izan zen.
Goi mailako partidetan aritzeko aukeraizan zenuen.
Lehen Mailako eta Bigarren Mailakopartidetan aritu nintzen. Antoñana Moraza eta Begiristain Izetaepaileekin aritu nintzen batez ere. Lehen Mailan gehiago aritu ezbanintzen beteranoena izan arren Urio Velazquezek bere marrazainbezala hartu ez ninduelako izan zen. 45 urterekin erretiroa ematenziguten eta 2000. urtean utzi nuen.
Epaile lana dirudien bezain gogorra alda?
Niri asko gustatzen zait. Ez zaitjendeak ni iraintzea gustatzen, e! Futbola asko atsegin dut. Taldeguztiak gustatzen zaizkit eta ez dut ezer inoren aurka. Hori bai,Athleticzalea naiz. Realak ere irabaztea nahi dut, Athleticen aurkajokatzen duenean izan ezik.
Ez duzu galdera erantzun… Zergatikatsegin duzu epaile lana?
Zezenak ere asko gustatzen zaizkit.Aita Salamancakoa zen eta bertara joaten nintzenean kapeatan partehartzen nuen. Julio Roblesekin aritua naiz. Aitari toreatzailea izannahi nuela esan nion eta ez zidan utzi. Bera ere Athletic zalea zeneta beti epaileen aurka biraoka ari-tzen zen. Aitari izorratzeaerabaki nuen: toreatzailea izaten utzi ez zidanez, epaile izangonintzela esan nion. Ez nuen esandakoa berehala bete, baina azkeneanarbitro bukatu nuen.
Oraindik ez duzu erantzun zergatikgustatzen zaizun epaile lana…
Lan honi esker lagun asko egin ditut,toki askotako gastronomia eta kultura ezagutu ditut… Oraindik tokiaskotatik deitzen didate partidak arbitratzeko: Txugi eta Mustirenomenezkoak, Gaztelekuren txapelketa…
Halakoetan beharbada ez, baina Leheneta Bigarren mailako partidetan sufritzea tokatuko da.
Bai, noski. Behin Vallecasen autoakomisarian utzi genuen, poliziek furgonetan eraman gintuzten zelairaeta furgonetan itzuli ginen auto bila. Partida hartan bertan poliziabat zelaitik bidali nuen. Antoñana Morazari polizia bat gu iraintzenari zela esan nion eta ez zuen sinesten. Azkenean polizia buruarideitu zion eta polizia hura furgonetara bidali zuten. Zelaietaneuskaldunon aurkako hamaika gauza entzun ditut eta karkaxa pila jasodut, baina beldurra izan banu etxean geldituko nintzatekeen.
Zer dohain behar dituzte epaile etamarrazainek?
Guztiz inpartzialak izan behar dira.Koinatua eta bere lagun onena zelaitik botatzea tokatu zitzaidan etaazkenean elkargora deitu nuen Urolaren partida gehiagotara ezbidaltzeko eskatuz. Epaileak arautegia besterik ez du izan beharburuan zelaira irteten denean. Nire emaztea bi aldiz bakarrik joanzen ni ikustera: zelaian beste bat nintzela esan zidan. Hala da.
Epaile lana zaila al da?
Bai, eta marrazain lana zailagoa daoraindik. Marrazainak 60 metroko korrikaldiak egin behar ditu etaazken atzelaria, baloia eta aurrelaria zaindu behar ditu. Bi begibakarrik ditugu, ordea. Jokalari batek 35 metrotik baloia aterabotatzen duenean, langan jo ondoren botea barruan edo kanpoan jo duenikustea ezinezkoa da. Une horretan azken atzelaria zaintzen ari gara.
Ez al da komeni epaileei teknologiaberrien laguntza eskaintzea?
Nire ustez futbolak xarma galduko luke.Partida gehiegitan gelditu beharko litzateke eta azkenean epaileaksoberan leudeke. Nori egingo diozu birao? Makinatxoarekin dagoenari?Epailon lanak futbolari xarma ematen dio.
Epaileen lana nahikoa eskertzen al da?
Ez. Dena den, orain lehen baino hobetokobratzen dute, nahiz eta oraindik ez diren profesionalak. Bestalde,bai lehen eta bai orain jokalariek ez digute lana errazten etaikusleek iraindu egiten gaituzte.
Ba al da bereziki gogoratzen duzunpartidarik?
Bai, Realak eta Real Madrilekmadrildarren kapilauaren oroimenez 1991n Arrasaten jokatu zutena.Urio Velazquez antolatzaileekin haserretu zen niri deitu zidatelako.Real Madrilen kapilaua Antzuolakoa zen eta Chendo eta Butragueñoezkondu zituen, besteak beste. Lagunarteko partida hartan berearrebak egin zuen ohorezko sakea. Real Madrileko jokalariakezagutzeko aukera izan nuen eta Chendo sekulako tipoa irudituzitzaidan. Butragueño ere oso jatorra da. Lehen Mailako partida batarbitratzea, nahiz eta lagunartekoa izan, sekulakoa izan zen. Hauguztia emazteari eskertu behar diot. Izan ere, 21 urte eman nituenasteburu guztietan partidak arbitratzen eta goi mailan eman nituenzazpi urteetan asteburu osoa kanpoan ematen nuen. Lehen Mailara saltoegitea lortu ez banuen lanean erraztasun gutxi eman zizkidatelakoizan zen.
Zein da ezagutu duzun epaile onena?
Lopez Nieto. Baina maisua Guruzeta Muroizan zen. Gipuzkoarra zen, gainera. Behin Urretxura ekarri genuen.Egungoen artean onena Kopa finalean aritu zena da: Undiano Mallenconafarra. Sentitzen dut hori esan beharra, Perez Lasa gipuzkoarra ereoso ona baita eta laguna baitut gainera.
Zein da ezagutu duzun jokalarimaltzurrena?
Onesimo. Izan ere, asko protestatzenzuen. Rayo Vallecano taldean jokatzen zuen eta ziria ez zidala behinere sartu onartu zidan. Tipo jatorra zen eta partida amaieran eskuaematen zidan.
Eta ezagutu duzun jokalari jatorrena?
Chendo. Aipatutako lagunartekoanezagutu nuen, baina bai zelaian eta bai bazkarian sekulako pertsonairuditu zitzaidan. Ni Urolako jokalaria nintzen garaian Soriak askolagundu zidala ere oroitzen dut.
Gustuko futbol zelaia?
Epaileontzat denak dira antzekoak.Sevillako Benito Villamarineko giroak txunditu egin ninduen. Partidahasi baino bi ordu lehenago jendea zelaian zegoen jada.
Zer iritzi duzu Guardiola etaMourinhoren inguruan sortu den zalapartari buruz?
Pep Guardiolak asko dakiela iruditzenzait. Mouk ere bai, baina probokatzaile eta gerrazale samarrairuditzen zait. Pepek ez luke jokalari lizentziarik izan behar, duelaurte batzuk beste jokalari bat hil baitzuen ia. Nire ustezTxapeldunen Ligako finalaurrekoan epaileak asmatu egin zuen. Txartelgorria merezi zuen. Ez zuen aurkaria jo, baina arautegiak argi dio:jotzen saiatzea ere zigortu beharrekoa da. Mourinhok zelaira irtenaurretik lasaitzeko eskatu beharko lioke. Bera zelaira ateraz gero,argi dago Real Madrilek hamarrekin bukatuko duela.
Zaletasun gehiago ba al duzu?
Goierri elkartea. 18 urterekinzuzendaritzan sartu nintzen eta ordutik hiruzpalau urtetan bakarrikkale egin dut. Elkarteko presidente gazteena izan nintzen, 23urterekin, eta egun lehendakari ordea naiz. Goierri nire lehen etxeada. Poztasun handiak eman dizkit. Gazte asko sartu dira eta ealekukoa hartzen duten.
Zer lan gehiago egin duzu Goierrielkartean?
Besteak beste, epaile eskola abianjarri nuen. Duela 15 bat urte 30 neska-mutil baino gehiago elkartzenziren hemen. Askotan nik neuk eramaten nituen partidetara.Horrenbeste neska-mutil nituenez, Argixaon jokatzen ziren kadete etahaur mailako partidetan marrazainak jartzen nituen. Taldeek partidaguztietan marrazainak eskatu zituzten eta elkargoak marrazainakjartzeari uzteko eskatu zidan. Sinesgaitza da.