Konjuntibitisa infekziosoa (birus edobakterio batek sortua), alergikoa, irritatiboa (gorputz ezezagunbatek sortua) edo kimikoa (sustantzia kimiko batek sortua) izandaiteke. Konjuntibitis infekzioso gehienak arruntak eta arinak diraeta gu-txitan utz dezakete ondorio garrantzitsurik. Gehienak azaleanedo sudurzuloetan bizi diren bakterioek sortzen dituzte eta besteakbiralak dira. Kutsakorrak dira, gaixo dagoen begiaren jarioarekinkontaktuan kutsatzen da. Beraz, eskuak garbitzea, eskuoihalak ezpartekatzea eta ahalik eta gutxien gerturatzea oso garrantzitsua da.Ohiko sintomak: begiko mina eta azkura, zerbait begian edukitzearensentsazioa, zorne jarioa eta fotofobia (argiari begiratzerakoan mina)dira. Begia kamamila urarekin garbi daiteke eta argiaz babestu beharda medikuak emandako kolirioa erabili arren.
Miren Arrieta