Abestiek ez dute batasun bat osatzen, ez da disko biribila, lehenengo entzunaldian arraro uzten zaitu. Roderickek berak diskoari buruz mamuz eta itsasontzi galduen arrastoz osaturik dagoela esan zuen. Negua dela, pianoak daudela eta txakurbat zelatan. Hondamen horren baitan indie poperoa egiten du Seattlego taldeak. Give me a moment ahaztezinak The National-en erako taldeak gogorarazten ditu. Lehen aipatutako “negutasuna” Mimi-k ematendio, edonor hunkitzeko gai den balada likatsua. Carpats eta Unsaltedwater, berriz, nire gogokoenak, taldeak aurrerako hartu zuen joeraren erakusgarri dira.
Ane Arrieta