Dublingo Trinity Collegen izan bazara, 800 urtearen inguruan zeltiar monjeek transkribatutako latinezko Kells-eko Liburua eskuizkribua miresteko aukera izango zenuen.
Marrazki bizidunez egindako luzemetraia eder honek kultur altxor honen jatorriaren inguruko fikziozko istorioa asmatu du. Erdi Aroan abadia batean bizi den Brendan umezurtzak basoko maitagarri baten laguntza izango du Kells-eko Liburua izenez ezagutuko den lana osatzeko tinta lortzeko. Horrez gain, hiria bikingo basatien jazarpenetik salbatzen saiatuko da. Prozesu honetan Aidan anaiaren eta Aisling otsokumearen laguntza jasoko du. Artelan hau ”Up”, ”Los mundos de Coraline” eta ”Tiana y el sapo” filmekin batera Animaziozko Film Onenaren Oscar sarietarako aukeratua izan zen 2010ean. Ostegunean Zelai Ariztin.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide