Maiatzaren 28an, larunbatean egingo daaurten Urretxun, Urrelur museoak urtero antolatzen duen mineralogiairteera. Museoen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzetakobat da hau, doako bisita gidatu eta ”Museoarekin jolastu!”ekimenarekin batera.
Irteera, Errioxa hegoaldera eta Soriaraegingo da, igeltsua eta sufrea dagoen lur eremua bisitatuko delarik.Bazkalondoan hartutako mineral aleak sailkatuko dira eta bisitaldikultural bat ere egingo da. Irteeran parte hartzeko asmoa dutenek,izena Urrelur museoan (Aizpuruenea kultur etxean )eman beharko dute,bertara joanda, edo 943 03 80 88 telefonora deituta.
Autobusa betetzeko lekubatzuk libre daude oraindik, beraz, interesa dutenek badute momentuzizena emateko aukera. 35 euro ordaindu beharko dira, 25 euro 16urtetik beherakoek. Prezioan autobusa eta bazkaria daude sartuta.Goizeko 7:30ean aurreikusi dute irteera eta buelta 21:00ak inguruanizango da.