Urtero garai honetan ohi den bezala,Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia antolatu dute Urretxuko etaZumarragako udalek. Pailazoen azken ikuskizuna, ”Ongi etorri Pupueta Lore” maiatzaren 29an, igande honetan izango da ikusgaiUrretxuko Ederrena pilotalekuan.
Bi saio izango dira igandean, 16:00etaneta 18:30ean. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai Ederrenapilotalekuko leihatilan. Larunbatean 12:00 – 14:00 eta 17:30 –20:30, eta igandean, 12:30 – 13:30, 15:30 – 16:30 eta 17:30 –18:30. Sarrera bakoitzak sei euro balioko du.
Pupu eta Lore
Pirritx eta Porrotxen ikusizu berria,izen bereko azken diskoan oinarrituta dago. ”Ongi etorri Pupu etaLore” izenburupean, bi pailazo jaioberrien gorabeherak kontatzendira bertan. Kantuak eta abestiak tartekatuko dira ikuskizunean,antzerkiarekin batera.