Zumarragako Ospitalea handitzen aridira, eta berritzen. Une honetan egiten ari diren lanak direla eta,”kontsulten eguneroko martxan eragingo” duela adierazi duteospitaleko iturriek. Kontsulta batzuk beste gune batzuetan kokatukodituzte, eta ”beste batzuei arratsaldeko ordutegia ipiniko zaie”.Neurri hauek behin-behinekoak dira.
Lanek eraikinaren mendebaldeko aldearieta atzealdeari eragiten diete. Atzealdean kanpo kontsulten guneazabaltzen ari dira, eremu bakar batean ospitaleak eskaintzen dituenkontsulta guztiak batuko dituzte. ”Aurreikusitako epeak betetzen arigara. Kanpo kontsulten gunearen proiektua bukatu berri dugu. Eta2011an mendebaldeko aldean hasteko genituen lanak, eraikinberriarenak, 2012ko martxorako amaituta egongo dira”, jakinarazidute.
Baliabide berriak
Eraikin nagusiaren mendebaldeko laneidagokienez, hiru solairutako eraikina altxatzen ari dira. Unehonetan, azpiko solairua eta tarteko solairua eraikita daudenean,lehenengo solairuaren egitura eraikitzen hasi dira.
Lehenengo solairu horretan kanpokontsultak kokatuko dituzte. Han bertan, erresonantzia magnetikonuklear bat instalatuko dute, erradiologia zerbitzutik gertu.”Zerbitzu honetaz baliatu ahal izango dira Goierriko biztanleak.Orain artean, erresonantzia egiteko Donostiara edo Tolosara bidaltzengenituen. Lanak amaitzen ditugunean, Zumarragan bertan egiteko aukeraegongo da, eta diagnostikorako proba honetara errazago iritsiko dirapazienteak”.
Bigarren pisuan Tokoginekologiazerbitzua jarriko dute. Ginekologia, tokologia eta ekografiakontsultak bertan izango dira, dilatazio geletatik eta eraikikodituzten lau erditze geletatik hurbil.
Lanek ospitaleak eskaintzen duenarretan eragingo dute, eragina ”behin-behinekoa” izango dela esandute Ospitaletik.
Egilea: Goierriko Hitza.