Zumarragako eta Urretxuko udalekantolatutako antzerki denboraldia aurrera doa. Datorren ekainaren 3anizango da, uda aurreko azken emanaldia. Che y Moche taldeak ”Laorquesta funky show” antzerki musikala eskainiko du Zelai Ariztin.
La Orquesta Funky Show
”La Orquesta Funky Show”-k funkymusika sortzeko, elkartu berri den talde baten nondik norakoakkontatzen ditu. Taldea, musikari eszentrikoek osatzen dute eta eurenarteko tira birak izango dira protagonista. Ikuskizunean James Brown,Michael Jackson, El Puma, Joe Cocker edo Los Bravos-en musikaentzuteko aukera izango da.
Sarrerak salgai izango dira asteburuan;etzi, hilaren 29an, 30ean eta 31an. Etzi: 19:30-20:00 eta22:30-23:00. Sarrerak 10 eurotan salduko dituzte.