Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak,irteera antolatu du igande honetarako. Gorbeako parke naturala izangoda jomuga. Garrastaxu (Baranbio) – NAFAKORTA (1.017 m) – ODERIAGA(1.245 m) – Arraba – LEKANDA (1.203 m) – Axularreko Atea etaUrigoiti izango da jarraituko duten ibilbidea.
Gorbeako Parke Naturalak xarma handiaeta paisaia ikusgarriak ditu, Goierri mendi sailetik esan dutenez.Erliebe handiak gailenduta, Itxina bezalako kareharrizko goragunemalkartsuaz agertzen da, edo Nafakorta, Oderiaga, Gorbea… bezalakotontor handiak borobilduz. Mendigunean sortzen diren urak sakanmalkartsuak eta sakonak sortu dituzte.
Igandean, goizeko zazpietan izango dairteera ordua, ohi bezala Goierriko Kirol Elkartearen egoitzaparetik. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, kirolelkartearen egoitzan bertan eman daiteke.