Eraldatzenek ”poligamiak emakumeengandituen eraginen” inguruko mahai ingurua antolatu du. Bihar izango daekimena, 19:00etatik aurrera, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.Eraldatzen elkartearen eremuan dago emakumearekiko diskriminazioarengaia. Oraingoan, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuzabalagoaren barruan landuko dute poligamiaren gaia.
Eraldatzeneko Haurralde Fundazioarekinelkarlanean antolatutako ekintza da. Bi elkarteen arteko lankidetzaoparoa da. Haurraldek proiektuak ditu Afrikan barrena, eta herrialdeezberdinetako adituak ekarri izan ditu. Bihar, Phyllis Ngumba-Kimbaerizain eta soziologo liberiarra eta Oyefunso Omotope osasunpublikoan aditu nigeriarra izango dira Zelai Ariztin.
Eraldatzenek zuzenean lotzen du biharkoekintza jabekuntzaren alorrean egiten ari diren lanarekin.”Emakumeak indibidualki eta taldean indarra hartzea da jabetzea, etahorretan ari gara lanean duela lau urtetik hona. Mundu mailanerakunde handienetik hasita eta auzoko elkarteetaraino jabekuntzarenerronka zabalduz doa”, diote Eraldatzen elkartekoek.
Jabekuntzaren bide horretan,”ezinbestekoa da autoestimua lantzea, baina ez modu tradizionalean,modu feministan baizik. Gure aurreko emakumeei begiratuz, gugatikhurbil bizi diren emakumeei eta urrutikoei begiratuz lortu daiteke”.
Argazkia: Eraldatzen elkarteak Zelai Ariztin antolatutako ekimen bat (artxibokoa)