Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Tomm Moore.
- Gidoilaria: Fabrice Ziolkowski; Tomm Mooren eleberri grafikoan oinarrituta.
- Herrialdeak: Irlanda, Frantzia eta Belgika.
- Iraupena: 75 min.
- Urtea: 2009
Filmari buruz
Dublin-go Trinity Collegenizan bazara, 800 urtearen inguruan zeltiar monjeek transkribatutakolatinezko Kells-eko Liburua, eskuizkribua, miresteko aukera izangozenuen agian. Marrazki bizidunez egindako luzemetraia eder honek,kultur altxor honen jatorriaren inguruko fikziozko istorioa asmatudu. Erdi Aroan, abadia batean bizi den Brendan umezurtzak, basokomaitagarri baten laguntza izango du, Kells-eko Liburua izenezezagutuko den lana osatzeko ezinbesteko duen tinta lortzeko. Horrezgain, hiria bikingo basatien jazarpenetik salbatzen saiatuko da.Prozesu honetan Aidan anaiaren eta Aisling otsokumearen laguntzajasoko du.
Artelan honek, Annecyzinemaldiko Ikusleen Saria jaso eta “Up”, “Coralinen munduak”eta “Tiana eta zapoa” filmekin batera, Animaziozko Film OnenarenOscar sarietarako aukeratua izan zen 2010ean.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak 21 zine klubarenegitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.