Urretxuko eta Zumarragako Aralaralderdiak, prentsa-oharra bidali du medioetara, hauteskundeen ondoreneta aterako emaitzekin egindako hausnarketa ezagutzera emateko.Jarraian duzue, hitzez hitz igorritakoa:
Ohar honen bidez lehenik eta behin gure proiektuan sinetsi eta botoa luzatu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu (452 pertsona) eta, jakinarazi Urretxu eta Zumarragako Udaletan ordezkaritzarik ez izan arren (2 botoren falta Zumarragan eta 9 Urretxun), bertako seme-alabak garen aldetik, herri honen normalizazioaren alde lanean jarraituko dugula proposamenak egiten, eztabaidatzen, gauzatzen. Hortaz, taldean lanean elkarrekin aritu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan: www.uzaralar.com
Bigarrenik, ohartxo hau aprobetxatu nahi genuke Udaletan ordezkaritza lortu dutenei (Urretxun BILDU, EAJ-PNV, PSE-EE eta H1! eta Zumarragan PSE-EE, BILDU, EAJ-PNV eta PP) zorionak emateko eta, bide batez, zerbaitetan laguntzerik baldin badugu, prest egongo garela esateko. Bestalde, euren kezkak eta beharrak azaldu dizkiguten elkarte, ikastetxe, lantaldeei esan behar diegu apuntatuta ditugula, ez ditugula ahaztuko, eta ahal dugun heinean bideratzen eta konpontzen saiatuko garela.
Mila esker Urretxu, mila esker Zumarraga.
Urretxu-Zumarragako Aralar