Urrelur museoak antolatuta, disko festaeta zozketa egin zituzten pasa den ostiralean, Urretxuko Iparragirreplazan. Hilaren 18tik, maiatzaren 27ra arte, Museoarekin jolastuekimenean parte hartu zuten haurrek, fosil bat edo dinosauro batmarraztu behar izan zuten museoan bertan. Jolasean parte hartu zutenguztiek, lau mineralen zozketan sartu ziren.
Ostiralean, 18:00etan eman zitzaion hasiera disko festari. Hainbat izan ziren, Jon Tirapuk animatu zuenfestara gerturatu ziren haurrak, euren gurasoek lagunduta. Bertanziren baita, Urre, Lur eta Lagun dinosauroak, hainbat baserritarreklagunduta iritsi zirelarik aurten, Iparragirre plazara.
Gorka Azkaratek egin zituen aurkezpenlanak. Behin hauek amaituta zozketari ekin zitzaion eta ondokoak izanziren emaitzak eta sariak:
- Elene Agirrezabal: Kuartzozko Geoda (Maroko)
- Naia Garrido: Santa Eulaliako Kaltzita (Mexiko)
- Jon Bastarrika: Rio Grande do Sul-eko Agata Chapa (Brasil)
- Ainara Aizpurua: Amounite fosilak (Frantzia)