Eraldatzen elkarteak Emakunderen NaroForoaren inguruko jarduerak ekarriko ditu Goierri Garaira, etzihasita. Ekintza guztien muinean emakumeen parte hartzesoziopolitikoaren inguruko gogoetak eta ekintzak daude.
Emakundek zortzigarren urtez antolatudu foro hori. Erakundeak osatutako azken Berdintasun Planarenbarruan, emakumearen parte hartze soziopolitikoan jarri dute gakoa.”Aurreko urteetan jabekuntza edo erantzukizun banaketa landu ditugunbezala, aurten parte hartzea jorratuko dugu Euskal Herriko erakunde,enpresa, sindikatu eta elkarte ugarik etzi hasi eta ekainaren 21eraarte”, esan du Nilda Gorvein, Eraldatzen elkarteko kideak.
Bailara mailako ekintzak
Testuinguru horretan hiru ekintzaantolatu ditu Eraldatzen elkarteak. Etzi, umeei zuzendutako foroaegingo dute. ”10-11 urteko ikasleak bilduko ditugu Aizpurunea kulturetxean, Urretxun”. Haurrek jolasteko eta egoteko dituzten espazioeninguruko gogoeta egingo dute. ”Konturatzen bagara, mutikoentzakoustezko espazioak neskei zuzendutakoak baino zabalagoak dira. 9:30eanhasi eta 12:00ak arte arituko gara, ikasleek diotena aintzat hartukodugu, eta erakundeetara haurren iritziak eramateko konpromisoahartuko dugu”.
Bigarren ekintzak kalera eramango dituemakumearen parte hartzearen inguruko galderak. Ekainaren 11an,Areizaga-Kalebarren plazan inkesta egingo dute. ”Zer egingo zenukealkate-andrea bazina? Zer eskatuko zenioke zure alkate-andreari? Bigaldera horiei erantzuteko eskatuko diegu herritarrei”.
Informazioa banatuko dute plazan,haurrentzako pintura tailerrak izango dira, musika emanaldiak,ormairudia eta graffitiak margotuko dituzte, eta puzgarriak etatxapak banatuko dituzte. ”Herritarren erantzunak, ahal dugunneurrian, erakundeetara eramango ditugu. Finean, erabakietan partehartzeko moduen inguruan arituko gara”.
Azkeneko jarduera Donostian izango da,Emakumeen Etxean, ekainaren 15ean. ”Parte hartzerako zabaltzen aridiren beste modu batzuetaz arituko gara. Ez bakarrik maila teorikoan,sortu berri diren mugimenduak izango ditugu hizpide. Parte hartzearenforma berriak aztertuko ditugu, irekitzen ari diren leiho berriak”.
Aldaketa garaia dela diote adituek.Gehienek aktore berriak jartzen dituzte eszenatokian, horien artean,emakumea. Inork ez daki emakumeak kudeatzaile hobeak izango otediren, izan ere ”oraindik ez dugu aukerarik izan”.