Igande honetan egingo da laugarrenurtez, Zumarragako Hiria Karting lehiaketa. Antolakuntzatik adierazidutenez, berrogeita hamar bat kartek hartuko dute parte lasterketan.Sariketa puntuagarria da Euskal Herriko eta Challenge Norte Kartinglehiaketetarako. Probari goizeko 9:30ean emango diote hasiera,entrenamenduekin. Behin hauek amaituta hasiko dira lasterketapuntuagarriak.
Aurreko aldietan bezala irteera etahelmuga Iparragire etorbidean kokatuko dute; box-ak aldiz, trenbidekozabalgunean, Trintxeran. Zirkuitua, gainontzean herri gunetik igarokoda bere osotasunean, Iparragirre, Piedad, Bidezar, Eliz-kale,Urdaneta eta Filipinar Irlak kaleak igaroko dituelarik.
Sariketa maila ezberdinetan jokatukoda, alebin, kadete, hobby eta Kz2 mailetan, hain zuzen. Proba berdinaizango da maila guztietan. Epaileek erabakiko dute buelta kopuruanedo denborari begiratuta erabakiko den lasterketa.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez,bilera izango da ostegun honetan 20:00etatik aurrera Zelai Ariztin,lasterketako epaile eta komisarioekin. Zenbait postu betetzekoboluntarioak behar direnez, hala nahi duten herritarrei, bileraragerturatzeko deia luzatu diete.
Argazkia: Zumarraga Hiria Kartin lehiaketako une bat, iaz.