Zumarragako Udaleko Berdintasun sailakBarrearen tailerra antolatu du. Ostiralean eta larunbatean izango da,Virginia Imaz aktorearen eskutik.
Imaz, Oihulari Klown taldeko kidea da,eta klown antzerki generoan erabiltzen dituzten teknikak ekarrikoditu. Tailerra Goierri Garaiko emakumeentzat pentsatuta dago,doanekoa da eta ateak zabalik ditu. Tailerra Zumarragako JabekuntzaEskolan izango eta 12 bat orduko iraupena izango du guztira. Datorrenostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 9:30etik13:30era eta 14:30etik 19:30era.
Tailerrean parte hartu nahi dutenekizena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako edo informaziogehiagorako 943 725 829 telefonora deitu daiteke. Gainontzean, jabekuntzaeskola@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalidaiteke, edo sarean, berdintasun saileko gunea bisitatu.