Pasa den asteburuan, Euskadikoeskolarteko xake txapelketako finala izan zen Gasteizen. Ez dituztegauzak erraz izan, baina urteetan egindako lanaren ordainetan, UnaiElias eta Marina Romon herritarrak bertan parte hartzeko aukera izanzuten. Hasiberrien mailan hartu dute parte biek, finalean. Eliasek seigarren, eta Romonek hamargarren egin dute sailkapen orokorrean.
Lan bikaina egin zuten biek. Araba,Bizkai eta Gipuzkoako eskolarteko jokalari onenek hartu zuten partelehiaketan. Herrialde bakoitzeko 200 ikasletik gora aritu ziren.Azpimarratzeko modukoa da hortaz, 10 lehenengoen artean sailkatzea.
Bide batez, Urretxu Zumarragako xaketaldeak eskerrak luzatu nahi izan dizkie ”Gipuzkoako XakeFederazioari, gugan jarritako konfiantzagatik, baita, Euskadiko XakeFederazioari ere, egindako lan onagatik”.
Kutxa txapelketa
Datorren ekainaren 12an Kutxa XakeTxapelketa jokatuko da Donostian. Urretxu-Zumarragatik bi taldeaurkeztu dira eta finalerako sailkatuak izan dira. Aipatu bestalde,Marina Romon, Euskadiko taldekako ordezkari aukeratu dutela, etaEspainiako txapelketara joateko aukera asko dituela. Xake taldetikjakinarazi dutenez, datorren ekainaren 10ean amaituko da aurtengoikasturtea, eta horrekin baita entrenamendu saioak ere. Festa txikibat egingo dute, ikasturtea agurtzeko.