Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeberriak bederatzi urte bete ditu jada. Urteurrena ospatzeko ekintzakhilabete osoan zabalduko dira, gaur hasita. Aurten, nabarmentzekoekintzen artean da, Elkartasuna Azaleratuz jaialdia. Ekainaren 18anegingo da, Markel Lopez, epidermolisis bullosa gaixotasuna duenhaurra diruz laguntzeko.
Gaur arratsaldean emango zaio hasieraegitarauari. ”Komuneko paperean”poesia errezitaldia izango da19:00etatik aurrera. Ostiral arratsaldean mahai-ingurua izango daKoldo Otamendi Musika zuzenean web gune arrakastatsukosortzailearekin. Herriko musikazale guztiak gonbidatuta daudemahai-inguruan parte hartzera. 19:00etatik aurrera izango dagaztetxean bertan.
Larunbatean eta igandean ere musikakontuak izango dira Gaztelekun. Guatekea izango da hilaren 4an22:00etatik aurrera eta igandean aldiz, Nux Vomica taldeestatubatuarraren eskutik kontzertua 19:00etan.
Datozen asteetan gehiago
Esan bezala, egitaraua hilabete osoraluzatzen da. Hala, adibidez, hilaren 9an Beñi Agirre Nabarraldetaldeko kideak ”Gipuzkoaren jatorria” izenburupean hitzaldiaeskainiko du 19:00etan. Hilaren 10ean, 11an eta 12an garapenkeriarenaurkako asteburua antolatu da ”Txikizioa gure inguruan” lelopean.Bideo emanaldiak, irteerak, hitzaldiak etab. izango dira.
Hilaren 17an altxorraren bila jokoaegingo dute animatzen diren guztien artean. Eta, esan bezala, hilaren18a izango da aurten egunik garrantzitsuena. ”Elkartasunaazaleratuz” jaia egingo da egun osoan zehar. Pilota partidak etabazkari herrikoia izango dira goiz partean. Gauean aldiz, elkartasunkontzertua. Bertan izango dira Zea Mays, Betagarri, Zer esatek!,Willis Drumond eta Semom´s taldeak. Sarrerak 12 eurotan salduko diraegunean bertan, 10 eurotan aldez aurretik. Bost euroko bono laguntzakere eskuragarri daude dagoeneko, bi herrietako taberna eta dendazenbaitetan.
Amaitzeko ekainaren 19an, igandean,haurrentzako txotxongiloak izango dira eta hilaren 22an bakarrizketakJon Plazaola eta Macrea Clarck-en eskutik, besteak beste.