Bitartean merkatarien elkarteak etaUrretxuko eta Zumarragako udalek plastikozko poltsen erabileragutxitzeko kontzientziazio kanpaina jarriko dute martxan. Pasa den ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren aitzakian, atzo, MikelSerrano Zumarragako alkateak eta Javier Godoy, Bitarteaneko kideakprentsaurrekoa eskaini zuten Zelai Ariztin, kanpainaren nondiknorakoak azaltzeko.
Esan zutenez, oraindik orain erabiltzendiren plastikozko poltsek kalte handia egiten diote inguruneari.Hauen erabilera murrizteko, berebiziko garrantzia duteerabiltzaileek, horregatik, euren ohituretan aldaketa txiki bategitera animatu zituzten erosleak, hiru aukera proposatuz:
- Norberak bere poltsa berrerabilgarria edo karrotxoa erabiltzea.
- Dendariek eskainitako plastikozko poltsei uko egitea.
- Poltsak behar izatekotan, paperezkoak edo berrerabilgarriak aukeratzea.
Herritarren kontzientziazioaneragiteko, informazioa zabaltzeko gutun bat, zozketan parte hartzekotxartela eta poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte bi herrietakoetxe guztietan. Hala, erosketak poltsa berrerabilgarriarekin edoantzeko batekin egiten dituzten erosleek, 85 erosketa karrotxoenzozketan parte hartzeko aukera izango dute. Kanpainarenfuntzionamendua erraza da. Poltsa berrerabilgarriarekin erosketakegiten dituen bakoitzean, erosleak zozketa txartela erakutsi beharkodio dendariari. Dendariak txarteleko laukitxo batean zigilua jarribeharko du. Hala, laukitxo guztiak betetzen direnean, norberarendatuak jarrita dendaren batean utzi beharko da txartela. Txartelakentregatzeko azken eguna, irailaren 30a izango da.
Egilea: Asier Zaldua.