Zumarragako kaleak lasterketetarakozirkuitu bihurtu ziren herenegun, Zumarraga Hiria IV. Kartingprobaren aitzakian. Hogeita hamar bat kart gidarik hartu zuten parteZumarragan, igandean. Lasterketa, Euskadiko Karting eta ChallengeNorte Karting probetarako puntuagarria zen.
Istripuek baina, Zumarraga Hiria IV.Karting proba ilundu zuten herenegun, neurri batean. Hainbatmailatako punta-puntako pilotuak izan ziren Zumarragan, eta Udalaksegurtasuna bermatzeko neurri guztiak hartu zituen arren, istripuakegon ziren. Terraza batean eserita zeuden bi pertsona zauritu ziren,pilotu batek jotako hesia gainera etorri zitzaienean, eta probanparte hartu zuen pilotu batek istripua izan zuen. Dena den,antolakuntzatik egin duten balorazioa guztiz positiboa da.
- Ikusi bideoa jarraian: