Maiatzaren hasieran egin zuen Uggasak,Urola Garaiko garapen agentziak, Fokatu Urola Garaia argazkilehiaketan parte hartzeko deia. Lehiaketa, garapen agentziak berak,Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko udalekin bateraantolatzen du; aurtengoa zortzigarren urtea da jada. Urtero aldatzenda gaia, baina beti du ingurumenarekiko errespetuarekin zerikusia.Aurtengo gaia mugikortasun iraunkorra izango da. Iraunkorrak direneta ez diren garraioak alderatzea da ideia nagusia.
Argazki guztiak formatu digitaleanaurkeztuko dira, 2400×768 pixeleko neurrian eta jpf formatuan. Partehartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez,bakoitzak bere titulua eraman beharko duelarik. Lanakfokatuurolagaraia@uggasa.com helbidera bidali behar dira, lehenaipatu bezala, ekainaren 20a baino lehen. Argazkiekin bateraegilearen izena, abizenak, adina eta telefonoa bidali beharko dira.
Sariak
Guztira lau sari egongo dira: 300euroko sari berezi bat trofeo eta diplomarekin; 200 euroko sari batdiplomarekin; 100 euroko saria diplomarekin; hauek guztiak 16 urtetikgorakoen artean; azkena, 100 euroko saria eta diploma 16 urte bainogutxiago dituzten artean.
Aurkeztutako argazki guztiakUdaletxeetako web orrietan eta Uggasako web orrian ikusi ahal izangodira. Epaia ekainaren 3an emango da jakitera, aurrez aipatutako weborrietan. Sari banaketa ekainaren 6an izango da, arratsaldeko18:00etan Zumarragako Udaletxean.