Urola Garaiko euskara zerbitzuekelkarlanean Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko ostalarieihainbat eskaintza egin diete euskaraz hitz egin, edo irakurtzekotrebeago senti daitezen. Helburua, eskualdeko taberna eta jatetxeetaneuskarak leku gehiago izatea izan delarik. Euskara zerbitzuek prentsaohar bitartez jakinarazi dutenez, tabernaz-taberna egindakoeskaintzak ez du fruitu askorik eman.
Urretxu, Zumarraga, Legazpi etaEzkio-Itsasoko taberna eta jatetxeetako langileei, euskara trebatzekohainbat eskaintza egin dizkiete maiatzen zehar eskualdeko euskarazerbitzuek. Euskara ezagutzaren gaineko galdeketa egin eta gero,jasotako emaitzak eskuan lau proposamen luzatu zizkieten.
- Hiru hilabeteetarako HITZAren harpidetza doan.
- Idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa.
- Euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaro bat ekainean zehar.
- Irailean hasiko diren mintzalagun taldeetan parte hartzeko eskaintza.
Balorazio ezkorra
Atzo hasita, datozen hiru hilabeteetanHITZA doan jasoko dute, eskaera egin duten 47 taberna etajatetxeetan. Legazpin 17, Urretxun 14 eta Zumarragan 16 izan diraguztira.
Eskainitako ikastaroek aldiz, ez dutearrakastarik izan orokorrean. Idazmenean trebatzeko ikastaroa ez daemango. Euskara jakin arren, idazterako garaian zalantzak dituztenlangileentzat zuzendurik zegoen, baina ez da talde bat osatzeko adinaeskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxuaduten langileentzat prestatutako ikastaroarekin.
Mintzalagun taldean bere aldetik,maiatzean hasiko ditu saioak, eta orduan berriz gogoraraziko zaieostalariei ekimena zertan den, berauetan parte hartu dezaten. Baina,ekimen honen inguruan jaso duten erantzuna ere, momentuz, eskasaizaten ari dela esan dute antolatzaileek.
Horregatik, orokorrean egin dutenbalorazioa ezkorra izan da. Dena den, eta jasotako emaitzak aztertueta gero, etorkizunean beste asmo batzuk jarriko dituzte martxan,beti ere, ostalaritza eta merkataritza euskalduntzeko bidean.
Argazkia: Urola Garaiko merkatariakabenduan ”Euskaraz eskerrik asko kanpaina”ko sariak jasotzen.