Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen9. urteurreneko ekintzak aurrera doaz. Pasa den asteburuan hasizituzten ospakizunak eta aste honetan ere izango da zertan partehartua, ekaina amaitu bitartean luzatuko baita egitaraua.
Atzo, asteartea, gaztetxearen ingurukoikus-entzunezkoa izan zen ikusgai. Gaur berriz, ZineKU saioarenbarruan, Wes Andersonen ”Life Aquatic” film umoretsuaz gozatzekoaukera izango dute gerturatzen diren guztiek, 18:00etatik aurrera.Bihar, osteguna Beñi Agirre historialariak hitzaldia eskainiko du”Gipuzkoaren jatorria” izenburupean. 19:00etan izango da,Gaztelekun bertan.
Ostiralean, larunbatean eta igandean”Garapenkeriaren aurkako asteburua” izango da. Ostiral goizean,10:00etan irteera izango da, inguruko mendietan aurkitu daitezkeensendabelar eta zuhaitzak ezagutzeko. Arratsaldean berriz, 18:00etan,Xabier Barriola airearen egoerari buruz arituko da.
Larunbatean, Beasain-Durangoautobideak, AHT-ak, eta AHTaren goi-tentsioko lineak gure inguruanizango duten eragina bertatik bertara ikusteko ibilaldi bat antolatuda. Irteera, goizeko 9:00etan izango da. Egunari amaiera ematekoZarata Gaua izango da, Annunaki Revenge, Ernia, Diskoiraa, Nos lasuda eta Dirtaa taldeen kontzertuarekin.
Asteari amaiera emateko, ”Zuk ZeukEgin” joeraren harira, bizikleta konpontzeko tailerra izango dagaztetxean.