Lekaio Kultur Elkarteak eta UrretxukoUdalak ”Irimo magalean ibilbideak” izeneko esku liburuxkaargitaratu dute elkarlanean. Liburuxkan, Irimo mendiaren ingurutikegin daitezkeen bost ibilbide bildu dituzte. Ibilbide bakoitza guztizzehaztuta dago, bakoitzaren deskribapena, erreferentzia historikoak,profilak, toponimoak eta google maps-en kokapena agertzen direlarikbakoitzean.
Argitalpenaren helburu nagusienaUrretxuko landa eremuan dagoen natur ondarea zaindu eta aldi bereanezagutzera ematea da. Ibilbideak, edozein herritarrek egitekomodukoak dira, 5,76 kilometro eta 7,19 kilometro arteko luzera duteguztiek eta 170 metro eta 395 metroko desnibelarekin. Ondoan dituzuezehaztuta bost ibilbideak:
1. ibilbidea: Santa Barbarako aterpetxea – Trekutz – Kateaga – Iturraundi – Santa Barbarako aterpetxea.
2. ibilbidea: Santa Barbarako aterpetxea – Trekutz – Nebera – Santa Barbarako aterpetxea.
3. ibilbidea: Santa Barbarako aterpetxea – Lizarriturri – Kurutzea – Trekutz – Santa Barbarako aterpetxea.
4. ibilbidea: Santa Barbarako aterpetxea – Iturraundi – Arbeleta – Nebera – Santa Barbarako aterpetxea.
5. ibilbidea: Santa Barbarako aterpetxea – Beain – Lizarriturri – Santa Barbarako aterpetxea.
Esku liburua mendizaleei, eskolataldeei, mendi elkarteei eta ingurua ezagutzeko interesa duen edonorizuzenduta dago. Egileek adierazi dutenez, ”tresna interesgarria etaerabilgarria” da edonorentzat, ”baita naturaz gozatzeko eskaintzaezin hobea ere”.
Aleak dagoeneko eskuragai daudeedonorentzat Urretxuko udaletxean, Aizpurunea kultur etxean, SantaBarbara taberna-aterpetxean eta Urretxu-Zumarragako turismo bulegoan.