Astelehen honetan irekiko da, bi astezitxita egon eta gero, geltoki intermodaleko aparkalekuapublikoarentzat. Zumarraga Lantzeneko kudeatzaileak, TxemaAltolagirrek, Diario Vasco egunkariari esan dionez, laban ez egitekoproduktu bat bota behar izan da aparkalekuko sarreran. ”Lehendikzegoenak araudia betetzen bazuen ere, ez ditu aurreikusitako emaitzakeman”, gaineratu du. Tratamendua, sarrerako 200-250 metrotan emanbehar izan da.
Itxiera, beste hobekuntza batzukegiteko ere aprobetxatu da. Hala, Altolagirrek jakitera eman duenezurak jasotzeko sisteman hobekuntzak egin dira, ”aparteko isurbideaduen erreten berri bat jarri da”. Seinaleztapena ere gehitu egin da;”igogailuan eta komun inguruan”.
Gainera, sarbide automatikoko kontrolaere puntuan jarri da. Hemendik aurrera, sarrera irekitzen denbakoitzean kobraketa sistema jarriko da martxan proba epea amaituta,”badirudi hasieran sistemak akatsen bat zuela, ez baitzuen beharbezala funtzionatzen, hemendik aurrera behar bezala kobratuko diraegonaldiak”. Tarifak, gogoratu Zelai Ariztiko aparkalekuandaudenaren berdinak direla. Hamar zentimo kobratuko dira lehenengo 45minutuetan, eta zentimo bat minutuko, ondoren.
Aparkalekuak oraindik salgai
Parkingak 128 aparkaleku publiko ditulehendabiziko solairuan, errotazio sistema bidez funtzionatukodutenak. Beste 90 aparkaleku itxi daude bigarren solairuan.Horietatik hamabi bat saldu dira oraingoz. Gainontzekoak alokairuanjartzea aztertzen ari da Zumarraga Lantzen.
Geltoki intermodala martxoan inauguratuzen, eta ordutik, parkingean ”mugimendu asko nabaritu dela” esan duAltolagirrek. Hori bai, autoak Zelai Ariztin baino denbora gutxiagoegiten dute intermodalekoan.
Argazkia: geltoki intermodala etaparkingeko sarrera.