Gaur hasi eta ekainaren 18ra arteMerkataritzaren Astea egingo da, Bi-Tartean merkatarien elkarteakantolatuta. Hamargarren urtea izango da aurtengoa, eta ekimenarenhelburu nagusiena, bertako merkataritza sustatzea izango da bestebehin. Horretarako, aste osora luzatuko diren hainbat ekintzaantolatu ditu merkatarien elkarteak; zozketak, haurrentzako saioak,jardunaldiak eta katalogo berriaren aurkezpena izango dira, besteakbeste.
Ekintza ugari
Gaur hasi eta ekainaren 18ra arteherriko dendetan Bi-Tartean txartela erabiliz erosketak egitendituzten bezeroek, hurrengo erosketarako 5 euroko baleak eskuratzekoaukera izango dute. Ekainaren 13an, astelehena, Txan Magoa izango daAreizaga-Kalebarren plazan 18:30ean. Ostegunean, interesa dutenmerkatari guztiei zuzendutako jardunaldia izango da ”Kalitatearen Qprograma” izenburupean. Hitzaldia 15:30etik 16:30era izango da ZelaiArizti kultur etxean. Ostiralean haurrei zuzendutako beste ekimen batizango da Eriz Magoaren eskutik. 18:30ean da hitzordua, DomingoMendiaratz plazan.
Asteburuari begira, Goierri SaskibaloiTaldeak antolatutako 3×3 lehiaketaren barruan, Bi-Tartean elkartekodendetan gastatzeko 150€ko balea zozketatuko da irabazleen artean.Arratsaldean izango da Gernikako Arbola plazan. Gauean, elkartekobazkideek afaria egingo dute.
Aste honetan zehar aurkeztuko da eraberea, Bi-Tartean sarien katologo berria, oraindik zehaztu ez digutendatan.
Argazkia: merkataritzaren astearenbarruko ekintza bat (artxibokoa)