Urretxuko Pagoeta udal igerilekuaasteburu honetan zabalduko dute. Zerki kirol zerbitzuek hartu duteaurten igerilekuaren kudeaketaren ardura eta irailaren 11ra arteizango dute gunea zabalik. Urtero bezala hiru hilabetez emango zaiezerbitzua erabiltzaileei, baina aurtengo denboraldiak, badakarnabarmentzeko moduko aldaketa. Izan ere, aurten lehen aldizkiroldegiko abonu txartela behar izango da igerilekuan sartzeko,ohiko hiru hilabeteko igerilekuko abonuaren ordez.
Igerilekuan sartzeko kirol txartelak 50euro balioko du 3 eta 18 urte bitartekoentzat, langabetuentzat,ikasleentzat, jubilatuentzat eta pentsiodunentzat. 18 urtetik gorakolangileek 100 euro ordaindu beharko dituzte, iazko urtekoarenbikoitza, izan ere, urte osoko abonu txartela eskuratu behar daigerilekua erabili ahal izateko. Familia abonua ere eskuragai dago,150 euroan. Sarrerak aldiz, 2 euro (3-18 urte artekoak) eta 4 euroeta erdi (18 urtetik gorakoak) kostako dira. Informazio gehiago 943038092 telefonoan lor daiteke.
Egilea: Urretxuko Udala.