Historian lehen aldiz, Urretxun emakumebat da alkate: Oihane Zabaleta. Iñaki Zabala orain artekoalkateak hunkituta eman dio aginte makila. Azken asteetan hainbatzurrumurru egon dira udalbatza berriaren osaketaz hitz egitenzutenak, baina azkenean, alderdi bakoitzak bere burua bozkatu du, etagehiengo absoluturik ezean, herritarren bozka gehien jaso zituenzerrendako burua izendatu dute alkate: Oihane Zabaleta.
Honek herritarrei udaletxeko ateak“zabalik” dituztela esan die eta gainontzeko alderdiei ereelkarlanerako gogoa azaldu die.
Mikel Serrano sozialista izendatu duteZumarragako alkate
Mikel Serrano hautagai sozialistaizendatu dute gaur, Zumarragako alkate. Maiatzaren 22kohauteskundeetan PSE-EE alderdiak 8 zinegotzi atera zituen, Bilduk 5,EAJk 3 eta PPk 1. Sozialistek euren hautagaia izendatzeko gehiengoosoa PPko zinegotzi Begoña Pereiraren botuarekin lortu dute.Serrano alkateak “lanean jarraituko” dutela esan du,“Zumarragaren alde, sortzen digun ilusioa bidelagun, sei lerronagusi zehaztu ditugu”.
Lanerako ildo horiek ondokoak dira:Ekonomia suspertu, etxebizitza politika sozialak lehenetsi, gizartezerbitzuak indartu, mugikortasuna hobetu, ingurugiro arazoei aurreegiteko estrategia bideratu eta auzoetako azpiegiturak hobetu.“Berdintasuna, kultura, kirola eta euskara landuko ditugu. AntiokoInterpretazio Zentroa guztiontzat onuragarria izango da”.
Bilduko zinegotzi Xabier Barriolak,“udala eraldatzeko proiektua dakargu, hitzetatik ekintzetara igaronahi dugu, eta alkateari oposizioaren lana gutxietsi ez dezaneskatuko diogu”. Iñigo Peñagarikano jeltzaleakondokoa adierazi zuen, “guztion parte-hartzea sustatu dezan eskatudiogu”. Zortzi urte dira ezker abertzaleak Zumarragako udalbatzenordezkaritzarik izan ez duela.