Larunbat honetan egingo da”Elkartasuna azaleratuz” jaia, Urretxu eta Zumarragako gaztetxearenbederatzigarren urteurrenaren baitan. Jakina den bezala, jaia MarkelLopez haurra laguntzeko helburuarekin egin da.
Markelek bederatzi urte ditu eta”gaixotasun arraro” izendatutakoetako bat du, epidermolisis bullosadeiturikoa. Gaitz honek azalean eta heste gorrian eragiten du batezere. Azalean kolageno falta izaten dute gaixoek, eta urratutxikienarekin azalean babak ateratzen eta ondoren zauriak agertzendira. Eskuak desitxuratzen dira, azala atzerantz joaten baita. Gaitzhonek heste gorrian ere zauriak eragiten ditu, janaria irenstekoarazo ugari emanez.
Horregatik, eta batez ere, gaixotasunakberak dakartzan gastu ekonomikoak arintzeko helburuarekin antolatu da’Elkartasuna azaleratuz” jaia, bazkaria, kale-animazioa etakontzertuekin. Zea Mays, Betagarri, Ze esatek!, Willis Drummond etaSermond’s, taldeak arituko dira besteak beste Urretxun larunbatean.Honez gain, igandean umeentzako txotxongilo emanaldia ere izango daEl Tenderete taldearen eskutik. Honekin batera, Markelen inguruanegin den film laburraren emanaldia ere egingo da. Gainera, Markelilaguntzeko bono-laguntzak dagoeneko salgai daude 5 eurotan, herrikohainbat taberna eta dendetan.
Baina guzti honek behar bezalafuntzionatu dezan, jende askoren laguntza beharrezkoa da. Horregatik,deialdi berezia egin dute jaialdian laguntzeko prest dagoen edonori.Lotzeko dauden lanak zehazteko bilera izango da gaur arratsaldean,19:00etatik aurrera. Lan egiteko prest dagoen guztia gonbidatu dutebertara.
Egilea: Goierriko Hitza.