Goierri kirol elkarteak bizikleta festaantolatu zuen larunbatean Urretxun. Goizean zehar, hamarkatxirrindulari gazte batu ziren Abenidan, lasterketa eta proba teknikodesberdinetan lehiatzeko.
Arratsaldean Alejandro Egearen omenezkobigarren lasterketa ospatu zuten, Gipuzkoako federatutako eskoletakokimuen eta haurren mailan. 16:30ean hasi zituzten lasterketak eta biherrietan barrena kilometro eta erdiko zirkuituan aritu zirentxirrindulariak. Lasterketa, Imanol Alvarez elgoibartarrak etaEneritz Lizarralde oñatiarrak irabazi zuten kimuen mailan. OierIbarguren eta Maite Orbea azkoitiarrek haurrenean. Herrikotxirrindulari onenak Iñaki eta Mikel Salaberria anaiak izan ziren.
Egilea: Goierriko Hitza