Kirol jardunaldi integratzaileakhamabigarren urtez antolatu dituzte Udalak eta Eiluz elkarteak. Etziospatuko dituzte eta gutxitasun fisikoa dutenek kirolean egiten duteahalegina ezagutaraztea da egun honen helburua. Hartara, herritarguztiei ireki diete parte hartzeko aukera. Hamar joko eta tailerrakegingo dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Slaloma, saskibaloia,dardoak, arrantza, futbol punteria, hegatsak hankapalu itsuak,igelaren jaurtiketa, bote jaurtiketa, hand bikea eta boccia jokoakegingo dituzte eta tailerretan, aldiz, txapak eta imanak egitenikasiko dute. Kirol egokituari buruzko marrazkiak egiteko aukera ereemango dute. 11:00etan hasiko dituzte ekintzak 14:00ak arte.
3×3 saskibaloi txapelketa ereasteburuan egingo dute Urretxun. Gernikako Arbola plazan jarrikodituzte saskibaloi kantxak eta bihar hasiko dituzte partidak,17:00etatik 21:00etara. Etzi ere jarraituko dute, 10:00etatik14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Azkenik, igandean, ekainak 19, gizonproba egingo dute Barrenkaleko idi probalekuan. Urretxuko,Zumarragako, Aiztondoko eta Orioko taldeek hartuko dute lehian parte.8 laguneko taldeek 1.000 kiloko harria ibili beharko dute plazanbueltaka. 11:30ean hasiko dute dema eta sarrera doakoa izango da.