Urte asko dira, Nabarralde elkartea,memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, Noaingo guduarenoroimena gizarteratzeko ekitaldiak egiten hasi zenetik. Gudaldihartan ”Nafarroaren askatasunaren alde ari ziren 5.000 gudari hilzituzten inbaditzera etorritako etsaiek”, gogorazi dute Nabarraldekokideek.
Jakinarazi dutenez urteroko ekimenakgarrantzitsuak izan badira ere, aurtengoa are garrantzitsuagoa da, ”Nafarroa Garaiko konkistaren V. mendeurrenaren atarian gaudelako”.Orain 500 urte Estatua ginen, zer esanen dugu heldu den urtean?lelopean ekintza ugari antolatu dituzte ekainaren 26rako. Hitzaldiak, aurkezpenak, ohiko ibilbidea, Getzetik Iruñera bitartekotxandak, sustatzaileen esku hartzea, dantzariak, txarangak,Salestarren ikastetxean egingo duen bazkaria eta bazkalondoko kantasaioa, batzuk aipatzearren.
Donostiako ”Motako Gaztelua”,Hernaniko ”Hernani errotzen” eta Villabonako ”Aritza” elkarteekNoainera joateko autobusak antolatu dituzte, eta Gipuzkoa osorazabaldu dute deialdia. Ekainaren 26an irteerak Donostian 8etan,Hernanin 8:10ean eta Andoainen 8:20ean aurreikusi dituzte. Itzulera ,17:30ean izango da. Interesatuek erreserbak 626 671817 telefonoanegin ditzakete. Autobusaren prezioa 14€koa izango da, bazkariaberriz, 20€.