Hastera doa Zumarragako Eskuz BinakakoElite Txapelketa. Beloki pilotalekuan izango da, datorren igandetikaurrera. Oraingoan ere, afizionatuetan punta-puntan ari direnpilotariak ekarriko ditu txapelketak. Afizionatu mailako Altuna,Mendizabal, Uriarte edo Berasaluze bezalako esku pilotari ezagunakdaude aurtengo eskuz binakako elite lehiaketako partaideen artean.
Zortzi bikote izango dira nor baino norZumarragako pilotalekuan, ”aspaldian indarra edo prestigioa hartuduen lehia honetan” diote Euskal Pilota Federaziotik.
Bikoteak Federazioak osatzen ditu,erakunde honen eraikinaren irizpide teknikoez baliatuz. Zortziaurrelari, eta beste hainbat atzelari aukeratu ondoren, pilotarienartean ahalik eta bikote orekatuenak osatzen saiatzen dira.
Igandeko jardunaldian, Urbietak etaAltunak jokatuko dute Uriarteren eta Landabururen aurka. Bigarrenpartidan, Mendizabal eta Aldape, Azpiri eta Uzkudunen kontra arikodira.
Bigarren txanpa
Bigarren norgehiagokak ekainaren 23an,osteguna, 19:00etan jokatuko dira. Larrañagak eta Aretxabaletak,Ojuel eta Gorrotxategiren kontra jokatuko dute. Bigarren partidan,Berasaluze eta Perez, Mendinueta eta Lopez izango dira aurrez aurre.
Bikote irabazleak uztailak 3an jokatukodituzte finalaurrekoak. Finala, astebete geroago, uztailak 10eanizango da, goizeko 11:00etan Beloki pilotalekuan.
Eskuz binakako txapelketa Santa Isabeljaietako egitarauaren barruan sartu du Udalak. Baita benjamin etahaurren mailako Zumarragako Pilota txapelketako finalak ere. Hilaren25ean izango dira, 12:00etan hasita, Beloki pilotalekuan.