Iñaki Ruiz de Eguinoren Eskultura etaEspazioa erakusketa gaur inauguratuko dute, 19:00etan, Zelai Ariztikultur etxean. Uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Astelehenetikostiralera 17:30etik 21:00etara eta larunbatetan eta jaiegunetan12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara egongo da erakusgelairekita.
Erakusketan, hamar eskultura eta 25 langrafiko egongo dira ikusgai. Artistari egindako elkarrizketa batjasotzen duen ikus-entzuneko bat ere emango dute. Lan horiek, 1984eta 2010 urteen artean eginda daude, eta Ruiz de Eguinorenprodukzioaren erakusle dira. ”Europan, arte geometrikoan, artistanabarmenena” dela diote antolatzaileek.
Eguinoren ibilbidean mugarriak izandira Eduardo Chillida, Francoise Morellet eta, batez ere, gertukoizango zuen Jorge Oteiza eskultorea. Euskal tradizioan uztartutakoeskultura da Eguinorena, ikerketa pertsonalarekin zabaldutakoa.”Hutsaren batuketak espazioa” sortzen duela dio egileak;materialarekin eta hutsune horiekin jokatzen du bere lanetan.