Lurra dantza taldeak XXXII. DantzariTxiki Eguna ospatuko du etzi Urretxun. Egun osoko egitaraua prestatudute, eta hiru lurraldeetako dantzari gazteak batuko dituzte. Denera,hamar dantza talde elkartuko dira igandean Urretxun. Aurtzaka dantzataldea (Beasain), Altsasuko dantzariak (Altsasu), Ereintza (Orereta),Etorkizuna (Etxarri), Gure Txeru (Getaria), Korostik (Legazpi).Kriskitin (Durango) eta Tantimaru (Lesaka) taldeak batuko zaizkieIrrintzi eta Lurra dantza taldeei.
Dantzariak 12:00etan elkartuko diraUrretxuko Pagoeta plazan. Ordu horretan hasita, dantza saioakeskainiko dituzte Urretxuko kaleetan zehar, ordubetez, 13:00ak arte.Herri guztia zeharkatuko dute kalejiran. 13:30ean Gernikako Arbolaplazara helduko dira, eta hemendik bazkaltzera joango dira.
Arratsaldean, azkenik, dantza ekitaldiaeskainiko dute talde guztiek Gernikako Arbolan. Antolatzaileekjakinarazi dutenez, euria edo eguraldi kaxkarra egingo balu, Ederrenapilotalekuan ospatuko lukete arratsaldeko jaialdia.