Guztiok dakigu Anjel Lertxundi idazle aparta eta hausnargile bikaina dela. Hori erakusten du lagun batek oparitu didan liburu honetan.
Liburu honen orrialdeetatik barna idazleak literaturaren inguruko ikuspuntu aberasgarriak ematen ditu. Pasarte motzez ehotutako liburua da eta erraz asko irakurtzen da, bere gogoetez gain egungo zein haurtzaroko pasarteak nahasten baititu samurtasunez. Era berean, aipu aberatsak emango dizkizu besteen ekarpenaren bitartez zure jakinmin hori asetu nahian. Lertxundik ez du berataz bakarrik hitz egingo, baizik eta idazleak zurekin, irakurlearekin, halako elkarrizketa berezia sortu nahiko du eta iturri asezin-bukaezin den literaturan zein hari-mataza baldandu dezakezun erakutsiko dizu. Benetan, ez zara damutuko!
Andoni Salamero
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide