Gaztetxearen bederatzigarrenurteurreneko ekintzen baitan egin zuten larunbatean ”Elkartasunaazaleratuz” jaia. Markel Lopez haurra diruz laguntzeko, eta beregaixotasuna ”epidermolisis bullosa” izenekoa, gizarteratzekohelburuarekin antolatu zen jaialdia.
Goizean, 12:00etan Gaztetxeko pilotatxapelketako finala egin zen. 14:30ean herri bazkaria izan zengaztetxe ondoan jarritako karpan, eta 18:00etan Ehunzango batukadaaritu zen kaleak girotzen. Gauean egin zen, 22:00etatik aurrera”Elkartasuna azaleratuz” kontzertua. Zea Mays, Betagarri, ZerEsatek!, Willis Drumond eta Sermond´s taldeak aritu ziren taulagainean. Egun osoko ekintzetan jende ugari ibili zen, bainakontzertua izan zen dudarik gabe arrakastatsuena. Antolatzaileek esandutenez, milatik gora ikusle bildu zituen gaueko ekitaldiak.
Igandean, 17:00etan haurrentzakotxotxongilo emanaldiak itxi zuen asteburu honetarako antolatutakoegitaraua. Baina aste honetan ere izango da zertan parte hartua.Bederatzigarren urteurreneko ekintzekin amaitzeko, asteazkeneanTuiren malabarista izango da 19:00etan eta 22:00etan Jon Plazaola etaMakrea Clarck-en bakarrizketak. Pintxoak ere izango dira gerturatzendiren guztientzat.
Larunbatean, hilak 25. Markelilaguntzeko kontzertuak izango dira gaztetxean, baita dokumetalemanaldiak ere.
- Ikusi jarraian bideoa: