Txapelketa jokatzeko´re
nola egin nuen plana,
baina ospitalen gela batean
hau degu, hau, panorama.
Dejada, sake, bolea ona,
tantoak ditut andana,
hori entzunda hau det oraintxe
buru barru hontan barna
nere izerdiak ezertarako
ere balio ez izana.
Partida amaitu ta ze gustora
joaten nintzen etxea,
aste barruan nahiz ta sentitu
maiz egundoko trantzea.
Takoak jarri, pelotai eman
ta fuerte bota atzea,
ze ohorea izango zan bai
sakea ateratzea
zaila da lortzen ta ze erreza
dan ametsak puskatzea.
Maialen Akizu