Herritarren artean oso maitatua da:izan ere, jaio ginenetik ezagutzen dugu eta haurtzaroko oroitzapenakekartzen dizkigu. Gainera, badakigu behar dugun hori bertan aurkitukodugula. Ziur. Mikel Urdangarinekin eta Joseba bere semearekin hitzegin dugu familiaren negozioari buruz.
Soraluze kaleko denda Mikelen aitonakireki zuen. Animaliei jaten emateko pertzak egin eta saltzen zituen.Ondoren burdindegia ireki zuen. Joxe Urdangarin semea izan zennegozioarekin jarraitu zuena. Gizon hau Zumarragako alkate ere izanzen gerra aurreko urteetan. Hori dela eta, Urdangarindarrek osogaizki pasatu zuten gerra garaian. “EAJko kidea zen eta 1936anDonibane Lohitzunera ihes egin zuen. Aita kanpoan zela, nire bi anaiazaharrenak hil ziren: 1940an Joxe Mari, 17 urterekin, eta 1942anIñaki, 14 urterekin. Azken hau hil zenean aita etorri egin zensemearen gorpua ikustera: gauez etorri zen gida batek lagunduta,semearen gorpua ikusi zuen eta erbestera itzuli zen”.
1944an Joxe Urdangarin behin-betikoitzuli zen. Frankistek Ondarretako kartzelan sartu zuten eta bertanlau hilabete eman zituen. “Herria jasotzeagatik zigortu zuten! Aitaalkate zen garaian La Salle-Legazpi ikastetxea, Kasinoa eta Antiokoerrepidea eraiki ziren! Aita ez zen politikaria, herriko semeabaizik. Legazpi kaleko etxeak eta Artiz auzokoak Udalarenak zirelaeta euren ondoren etorri zirenek saldu egin zituztela esaten zuen.Bestalde, dendako atzeko leihotik amuarrainak ikusten zirelagogoratzen zuen. Euren garaian garbitu zen lehenengoz ibaia. Ondoren,utzikeria nagusitu zen”.
Herriaren alde lan handia egin zuenarren, espetxean sartu zuten eta bere familiak gorriak ikusi zituen.“Bi anaia zaharrenak hilda zeuden, dendan oso jenero gutxigenuen…”. Mikelen amak ez zuen etsi eta egun Ezkiotarra tabernadagoen tokian zegoen arropa denda hartu zuen. “Lokalaren jabeaDonibane Lohitzunen zegoen nire aitarekin. 10 pezetarekin ireki zuendenda. Guk margotu eta txukundu genuen eta hasieran 40 pezetabesterik ez genuen jenerotan. Ama 6.00etan joaten zen geltokirapaketeen bila eta kafesne batekin ematen zuen eguna. Galantak pasatuzituen!”. Denda hura 60ko hamarkadan itxi zuten.
Mikelek bost anaia-arreba zituen: hiruneska eta bi mutil. Esan bezala, bi anaia zaharrenak gerra ondorenhil ziren eta, beraz, bera da ordutik seme bakarra. Hala, garaihartan ohitura zen moduan, bera izan zen aitari negozioan lagunduziona erbestetik itzuli zenean.
Gezurra badirudi ere garai batean biburdindegi zeuden bata bestearen ondoan: Urdangarindarrena etaJauregitarrena. “Bestea ondoren Banco de Bilbao egon zen tokianzegoen. Jendea lehenengo batera joaten zen eta gero bestera.Konpetentzia sekulakoa zen”, oroitzen du Joseba Urdangarin Mikelensemeak.
Aurrera egiteko gogor lan egin beharizan zuten. Josebak bere amaren, Justina Lasaren, papera aldarrikatunahi du. “Ama izan da urte luzeetan lema eraman duena. Etorkinakheldu zirenean bera hemen zegoen eta oso ondo egokitu zen. Beraiekinondo moldatu zen eta euren beharrei erantzuten jakin zuen. Bezeroasko kanpotik etorritakoak dira eta eurei eskerrak eman beharreangaude”. Etorkinak izan ziren, hain zuzen ere, dendari la ferreteriadel sordo deitzen hasi zirenak. Izan ere, Mikelen aitak gorraizeazuen.
Garai hura egungoa baino oparoagoa izanzen burdindegi txikientzat. “Lehia handia dago eta gurea bezalakodendak desagertzen ari dira. Hirietan burdindegi historiko guztiakixten ari dira. Zergatik? Biltegiak hornitzen dituztenekin dagoenekoezin dugu lehiatu, Leroy Merlin eta halakoekin ere ez, txinatarrekere min handia egin digute…”.
Urdangarindarrak, ordea, eusten aridira. Zein ote da sekretua? “Espezializatu egin gara: giltza etaurrutiko aginteetan, batez ere. Bestalde, garai bateko dendarenizpiritua mantentzen saiatu gara, jende askori gurea bezalako dendakgustatzen baitzaizkio. Horretaz gain, txinatarrek ez dituztenartikuluak ditugu (danbolinak adibidez) eta baita marka esklusibobatzuk (Lacor, Ibili, Vitornox…). Esatea tristea bada erelangilerik ez izatea ere funtsezkoa da. Denok etxekoak gara eta ondoasko dakigu hilabete batzuk besteak baino okerragoak izango direla.Bukatzeko, bezeroei arreta berezia eskaintzea ere garrantzitsua da.Txinatarrek eta merkataritza gune handiek ezin dute hori eskaini.Honi guztiari esker ez doakigu gaizki eta negozioa apur bat handitzeaere lortu dugu”.
Hala, baikortasunez mintzo daetorkizunari buruz. Hurrengo belaunaldiaz hitz egitera ere ausartzenda. “Etorkizunean denda emakumeen esku ikusten dut. Nire emazteagaztea da, dendako lana atsegin du eta asko balio du. Bestalde, alabaizan dugu eta berak nire birraitonak hasitakoarekin jarraitzeagustatuko litzaidake. Mundu hau gizonezkoena zela zirudien, bainaemakumezkoak gu baino hobeak direla uste dut: hartu-emanerako hobeakdira, grazia gehiago dute… Gainera, lan honetan dagoeneko ez dugupisu handiekin ibili behar”.
Dena den, dendan badute oraindik gauzapisutsurik: Mikelen aitak eta aitonak erabili zuten ingudea,adibidez. “Urak hori ere botatzen zuen. 10 minututan dena pikutarabidaltzen zuen. Lehen dena egurrezkoa zen eta azkenerako denaustelduta zegoen. Metalezko apalak eta baldosak jarri behar izangenituen eta sukaldea gora eraman”, oroitzen du Mikelek. Dendakhamaika zoko ditu eta horietako batean bere anaia Joxe Marik usategiaizan zuen. Beste txoko batean gizon batek bizikleta alokairu negozioaizan zuen.
Gezurra badirudi ere Urdangarindarrekondo dakite non dagoen gauza bakoitza. “Etxekoak garela kontuanizan behar da. Badakigu zer daukagun eta herritarrek badakite denetikdugula. Ospe hori dugu herritarren artean. Bezero batek Madrilenaurkitu ez zuena gurean aurkitu zuela esan zigun. Halakoak entzuteaoso pozgarria da. Gure lema edukitzea da. Semeari irabazi txikiaematen duten gauzak ez ekartzeko esaten diot, baina denetik ekarribehar dela dio. Lehen gauza zahar asko ere bagenituen, bainaantikuario batek eraman zituen. Jendeak gauza oso arraroak eskatzenditu eta batzuek nire aitak hau edo beste izaten zuela esaten didate:haiek ere eduki behar baditut ederki nago…”, dio Mikelek.
Dena den, oraindik garai bateko gauzakazaltzen dira noizean behin. “Gauza batzuk zertarako diren ezdakit. Bati eta besteari galdetu eta inork ez daki. Aitona berpiztubeharko nuke jakiteko. Duela gutxi, asko kostata, horietako batzertarako den jakin dut: parrilla itxura du eta antza denez kuboetanjartzen da pintore-arrabola eskurritzeko. Uholdeengatik ez balitz zerez ote genuke aurkituko hemen!”, gehitu du Josebak.
Egungo jeneroaz eta urteetanpilatutakoaz gain, itxi dituzten burdindegietan erositakoa dute.Urdangarindarren dendan garai batean Urretxu eta Zumarragako bestedenda mitiko batean salgai zeuden gauzak eros daitezke: Ongirokoak,hain zuzen ere. “Ongiroko Iñaki pertsona bikaina da eta berarieskerrak eman beharrean gaude. Ixtera zihoanean guregana etorri zeneta bere dendako gauzek gurean bukatzea gustatuko litzaiokeela esanzigun. Izan ere, halako denden amaiera oso tristea izaten da:gehienetan jeneroak batere estimatzen ez duen jendearen esku bukatzendu lau sosen truke”.
Ezinezkoa dirudi, baina OngironUrdangarinen baino gauza gehiago zituzten salgai. “Nire ustezIñakiren denda Urretxu eta Zumarragako lehen txinatarra izan zen.Berari esker, giltza zaharren museo bat dut. Hala, auto klasikoengiltzak egiteko aukera dut: Citroën Dyanne 6, Seat 600… Egia esan,auto zaharren giltzak egitea berrienak egitea baino errazagoa da.Izan ere, berriek txipak eta halakoak dituzte, makineria etengabeberritzen da, giltzak oso garestiak dira…”.
Hori dela eta, Mikel Urdangarinekgiltzak egiteari utzi zion. “Semea kanpora joan zen batean bezerobati ezin niola giltzarik egin esan nion eta berak gauza erraza zelaerantzun zidan. Aukera eman nion eta, noski, ez zuen asmatu”,azaldu du.
Burdindegiko gauzez eta giltzez gain,etxerako tresnak ere saltzen dituzte: etxetresna elektriko txikiak,sukalderako tresneria… Baita souvenirrak ere. “Herritarrok ezgara konturatzen, baina turista dezente etortzen da. Hori dela eta,turistentzat ikurrinak, Realarekin lotutako gauzak, lauburuak, arranobeltzak… saltzen ditugu”.
Turistak ez dira euren dendara sartzendiren kanpotar bakarrak: Josebak pertsona ospetsu asko ere sartzendirela dio. “Herrian txirrindularitza lasterketa bat antolatzen denbakoitzean txirrindulariak gurera etortzen dira. Duela urte asko CLAStaldeko guztiak denda barruan izan genituen. Zelai Ariztira etortzendiren aktoreak ere dendara sartzen dira: Amparo Larrañaga, LuisMerlo, Tete Delgado… gurean izan dira. Iñaki Miramonek,berriz, palak eta pilotak erosi zituen. Beste batzuek ondorenantzezlanean erabili dituzten gauzak erosi dizkigute”.
Horrenbeste urte lanean eman ondoren,sariak ere jaso dituzte. “Bi Tartean elkartea beti gutaz gogoratzenda, baina Gipuzkoa mailan ez gaituzte aintzat hartzen. Harritu egitennau. Izan ere, egunkarian askotan ikusten dugu lanean guk baino askozere urte gutxiago daramatzaten merkatariei sariak ematen dizkietela.Aldundiak eta Merkataritza Ganbarak agiri pila bat bidali behargenituela esan ziguten. Sekulako lana da eta ez du zentzurik:ezagutzen gaituenak badaki zenbat urte daramatzagun. Nire ustezDonostia ingurukoak barnealdekoak baino aintzakotzagotzat hartzendituzte. Urretxu eta Zumarragan urte gehien daramatzagunak Kandidorenharategia eta gu garela uste dut”.
Aipatutako harategia berritu eginzuten, baina Urdangarin burdindegia apenas berritu dute. “Batzuekdenda ez berritzea leporatzen digute eta nik ere horretan pentsatuizan dut, baina nire ustez jende askori denda zaharren izpirituagustatzen zaio. Nire ustez denda berrituko bagenu bezeroak galdukogenituzke”.
Joseba Urdangarinek bere lana maite du,baina ez da beti hala izan. “La Sallen ikasten nuen eta oporrakematen zizkigutenean lagunek apunteak zubitik botatzen zituzten etajolastera joaten ziren. Nik, berriz, dendan lagundu beharra nuen.Bazkalorduan urduri egoten nintzen: gurasoek arratsaldean nirelaguntza behar zutela esango zuten beldurrez. Umetatik dendan lanegitea tokatu zait eta Batxilergoa bukatu nuenean hemen gelditzeaerabaki nuen: Selektibitatea gainditu nuen, baina Kontabilitateaikasi nuen La Sallen. Jendearekin hartu-emana atsegin dut, baina lanlotua da. Denok etxekoak gara eta ez dugu oporrak hartzeko aukerarik.Astebete bakarrik ixten dugu, bezeroak ondo zaindu behar baitira”.
Zorionez, Noelia Branderiz emaztearenfamilia ere merkataria da eta ondo ezagutzen zuen mundu hauZumarragara etorri aurretik. “Ondo asko ulertzen du lan hau lotuadela eta ez dagoela denda ixterik. Eurek gozoki denda zuten zineareto baten ondoan eta igande arratsaldeetan ere irekitzen zuten”.
Josebaren aita iritziberekoa da. Burdindegikoa gustuko lana du, baina “oso gogorra”dela dio. “Denetik eduki behar da eta pazientzia behar da: bezerobatzuk oso zorrotzak dira eta huskeria bategatik ordu laurdengalarazten digute. Ez dago sinesterik zer nolako pazientzia beharden. Semeak ere galanta du. Asko balio du”, amaitu du.