Bi motatako osagaien bidez babestengaituzte, filtro fisiko eta kimikoen bidez. Fisikoak gai mineralakizaten dira, suspentsio eran erabiltzen dira eta argiak ez dituiragaten. Sakabanatu egiten dituzte eguzki izpiak azal barnerapasatzea galaraziz. Sustantzia kimikoetan oinarritutako kremak,berriz, xurgatu egiten dituzte izpi kaltegarriak eta ondoren beromoduan askatzen dituzte. Fisikoak askoz ere eraginkorragoak dira,batez ere azal txuri, haur eta alergikoen kasuan baina beren testurasendoa dela eta, kimikoak dira gehien erabiltzen direnak.Poliki-poliki merkatuan zink oxidoa eta titanio dioxidoa bezalakomolekula berriak dituzten krema fisikoak agertzen ari dira. Berentamaina molekularra nanometro gutxikoa da eta horregatik ez dira hainsendoak eta ez dute azala txuri uzten.
Izaro Soraluze