Mendearen hasierarekin batera hasi zen Hego Koreako zinema mendebaldera heltzen.
Argumentu fresko, berritzaile, ezberdin, gordin eta birrintzaileak zekartzaten besapean eta maila tekniko altua eta itxura fina ere bai. Urteak aurrera joan dira eta Hego Korearen bultzadak bertan darrai. Zirkuitu komertzialean tamalez ez du leku handirik lortu. DVD edizioek, liburutegiek eta internet bitartez eskura dauden ahalbideek film hauek ikusteko ematen duten aukera ikusiz, tarte hau aprobetxatuko dugu gomendioa egiteko. Hona hemen titulu batzuk:
Hierro 3;
Primavera, verano, otoño…;
Old boy;
Sympathy for Lady Vengeance;
Barking dogs never bite;
Memories of murder;
Mother;
Oasis;
Peppermint Candy;
Virgin Stripped Bare by Her Bachelors;
The king and the clown;
Castaway on the moon…
ButaK 21 zineklubtaldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide